Kolore: “Produktu kosmetikoak, ilearentzat,… eskaintzen ditugu, bai ekologikoak, bai betikoak”

0
1490

[Publierreportajea] Loli Diaz arrasatearrak ileapaindegietan esperientzia luzea dauka, eta denda honetako arduraduna da. Produktuak eskaintzeaz gain, aholkularitza estetikoa ere ematen du. “Pandemiak ez diezagula irribarrea kendu”.

Komertzio hau Erdiko Kalean dago Maritxu Kajoi irudiaren ondoan, eta gaur egun “apustu handi bat egiten ari gara ekologikoaren, organikoaren alde. Jendeak halako produktuak askotan eskatzen dabil”.

Ildo honetan, Loli Diazek ziurtatzen du “gero eta gehiagotan begiratzen diot ea produktuak animaliekin testatuak izan diren edo ez. Gero eta gehiagotan apustu egiten dut makillaje naturalaren alde eta alergien aurka (gero eta ohikoagoak direnak)”.

Hala, “eguzkitako krema organikoa eskaintzen dugu, kimika gabekoa, bikaina, hidratatzeaz gain makillajea duena. Hiru batean. Produktu hau uda partean askotan saldu dut”.

Kolorek ere berunik gabeko ezpain-magoa eskaintzen du “beruna osasunarentzat kaltegarria delako”. Orokorrean, Kolorek bi lerro nagusi ditu “ekologikoa eta betikoa, L’Oreal beste marka batzuen artean. Horrela bezeroak aukera dezake”.

Era berean, “xanpu ekologiko eta solidoak ditugu, bai ile koipetsuarentzat baita lehorrarentzat ere. Leku gutxi behar du, eta produktu izarra, bidaietara eramateko oso erosoa, kanpingera eramateko,…”.

Tipula xanpuak ere harrera oso ona izan du “antioxidantea delako, ilea babesten du, ilearen hazkuntza aktibatzen du,…”.

Beste produktu bat marihuanazko xanpu solidoa da “kolokatzen ez duena – argitu du Lolik umoretsu – baina ilea oso ondo garbitzen du, hidratantea da eta lasaigarria buru-azalean azkura dutenentzat. Kalamuaren koipearekin eta orriaren estraktuarekin egina dago”.

Kontuan hartzekoa da urteko sasoi honetan “ile gehiago jausten dela, beraz ez itxarton eta aurrea hartu erorketari orain xanpu hauekin”.

Tinteei dagokienez, pertsonek gero eta gehiagotan tindatzen dute ilea etxean, eta horretarako Kolorek “tinte eskaintza zabala daukagu, bezeroek gehien erosten dituztenak”.

Erdiko Kaleko komertzio honetako produktu izarra Hairconcept tintea da: “Ez da organikoa %100ean baina bai %50ean, bestela ez luke ile zuria tapatuko. Erabat organikoa den bakarra henna da baina ez du ile zuria tapatzen. Hairconcept ez dauka amoniakorik, silikonarik,…”.

Era berean, tinteak gehiago iraun dezan “sprayak merkaturatu dituzte orain gutxi, eta hauei esker ez da beharrezkoa hilabetero tintatzea, sprayak ile zuria denbora batera tapatzen du”. Oro har, ilea tindatzeko “Kolorera etor zaitezkete eta ile-apaindegietara joan”. Koloreren beste espezialitate bat kolonien lurrinak dira “prezio oso onean, 14’10ean”.

Kolorek beherapenak eskaintzen ditu “eta orain deskontua daukagu ilea mozteko makinetan. Konfinamendutik mutilek gehiago erabiltzen dute”.

Gainera, bezero guztiek parte hartzen dute “zozketa batean, hilabetero erabiltzen ditugunak, eta hilabetero bezero bati opari bat tokatzen zaio. Orain arte 30 bezero inguruk jaso dute opari bana, eta jendeak oso pozik jasotzen ditu”.

“Opariaren banaketa zuzenean erretransmititzen ditut eta Facebooken argitaratzen dut Horrela, zozketaren emaitza jakitera ematen dugu”.

Azpimarratzekoa da produktuak saltzeaz gain, “Kolorek ere aholkuak ematen ditugula punta irekien, modaren, tinteen,… inguruan. Esan behar da ile-apaindegiek ere halako gomendioak ematen dituztela, eta Kolorera jende asko etortzen dela”.

Denda hau Erdiko Kalen dago, Maritxu Kajoi ondoan, “eta ateak zabal-zabalik ditugu jende guztiarentzat, konpromisorik gabe, sar daitezela eta begira dezatela”.

Covidaren ondorioz “jendea etxean gehiagotan apaintzen da, eta edozein zalantza badute nik argitzen dizkiot. Koloreren funtsa da bezeroei zerbitzu ona ematea”.

Lolik urte askotan ile-apaindegietan lan egin du, eta berz “sektore honetan esperientzia daukat, profesional bat naiz eta denda honek aukera ematen dit gustuko dudan sektorean jarraitzeko”.

Orokorrean, maskaren ondorioz “orain oso garrantzitsua da begiak ondo margotzea, distira egin dezaten, argia eman dezaten – aholkatzen du Kolorek – rimel pixka batekin eta marra ondo eginda”.

Maskarak protagonismo handiagoa ematen dio ileari ere: “Ilea kizkurtu edo lisatu dezakezu. Maskarak irribarrea tapatzen digun arren, diztira egin dezakegu gure begiekin eta gure ilearekin. Pandemiak ez diezagula irribarrea kendu”.

Kolore Instagramen

Kolore Facebooken

ibaiarte.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen