Aniztasunaren Astea martxan dago, eta gaur arratsaldean Gaztetxokoetako gazteekin aniztasunari eta elkarbizitzari buruzko hausnarketa egin da. Ondoren murala.
Gogoeta horretatik erabaki da zein irudi marraztu eta margotu kaleko muralean. Ondoren, hainbat gazte horretan aritzera animatu dira.
Murala Erguin kalean egiten hasi dira, Munarko biribilaren ondoan, eta horretan kolore biziak baliatu dituzte.
Bihar (zapatua) asteak jarraituko du, eta Sebero Altube plazan Poesia errezitaldia, musika eta folklore latinoaren ikuskizuna eta pintxo latinoen dastaketa izango dira, Amerika Elkartearen eskutik.





Viva zuek!!!
Euskararen arnasguneen aitzakipean zenbat klasismo eta arrazismo dagoen bailara honetan. Konfindatza, kooperazioa, komunitatea, eraldatu, blablabla… baina ANIZTASUNA eta INKLUSIOA ez dago ez herritarren, ez Ikastolaren, ez eta politikoen AGENDAN.
Txuriak eta jatorrak nahi ditugu gure semeen ondoan, euskaraz 8 urte izan arte… gero gerokoak.
Bakoitza bere zilborrari begira, enpatia zero patatero, eta gazte hauek elkarbizitza lekzio bat ematen. Gutxienez, garrantzitsua dela gogorarazten. Eskerrik asko!