Kolonia baten kiratsa [Testua: Juan Ramon Garai eta Ander Santiago]

1
2371

Argazkiak: MB artxiboa eta Ander Santiago / Testua: Biak ala biak Alternatibako militanteak dira.

Zerbaitek ustel usaintzen du Danimarkan. Esaldi horrekin definitu zuen William Shakespearek bere ‘Hamlet’ idazlanean Ingalaterrako egoera politikoa Isabel I.aren erregealdiaren amaieran. Lau mende geroago, abertzaletasun zaharkituaren kirats batek Felipe VI.aren «Danimarka» zeharkatzen du: plazak Borgoinako gurutzeekin apainduz, erromatar agurrak, laudorioak buruzagi genozidari Jainkoaren graziagatik, eta erretolikak Espainiako herritar zintzoei «mairua» ehizatzen hasi daitezen. Ceutako mugan izandako gertaera tragikoek, non ehun eta berrogeita hamar pertsona inguru hil diren, espainiar inperialismo kolonialaren propaganda eta gorespena ekarri dituzte, inolako errespeturik gabe pertsona horiekin; haien delitu bakarra izan da bizitza hobe bat aurkitzen saiatzea beretzat eta beren familiarentzat. Zerbaitek ustel usaintzen du Borboien gortean.

Gaztelaniaren Errege Akademiak honela definitzen du «kolonia» berba bere bi sarreretan: kolonia bat da lurralde bat atzerriko potentzia batek menderatua eta administratua, edo aldi historiko bat, zeinetan lurralde bat kolonizaturik dagoen; eta NBEk Ceuta eta Melilla Espainiako koloniatzat hartzen ez dituen arren, Ceutako gertakarien ostean kirats koloniala dario politika hispanoari, ezkerretik eskuinera.

Hernán Cortésen nostalgikoek, non eguzkia ez baitzen sartzen eta astro erregeari begira abesten baitute, Marokoko lurraldeko bi enklabe horien espainiartasuna defendatzen dute, gobernu «sozialdemokrata» baten babesean, erruak ezker-eskuin banatzen, Europar Batasunak Mohamed V.aren gobernua eskuzabaltasunez finantzatzen duen
bitartean, jendarme errepresiogile bihurtu dadin Bruselaren aginduetara.

Gertatutakoaren errua Marokoko Gobernuari leporatzeak, erantzukizunak nork bere gain hartzeko ariketa txiki bat ere egin gabe, bihurtzen gaitu genozidioaren konplize, ongizatearen Europa Mediterraneoan bere migrazio politikekin egiten ari den genozidioarena. Pentsatzen badugu Marokoko Gobernuak laurogei mila arima inguru lekualdatu dituela Espainiako mugari eraso egiteko, hori giza adimenari iraintzea da, Ceutako hesiaren inguruan ezin konta ahala pertsona bizi denean oso baldintza kaskarretan, igaro guran beren ustez paradisua izango den horretara. Igarotze horrek
abusuaren eta esplotazioaren infernura eraman ditu.

Maroko gobernatzen duen absolutismoak gizaki horien amets desesperatuak erabiltzen ditu nazioarteko onura politikoak lortzeko, etorkinen fluxua geldiarazteko Europar Batasunetik jasotzen dituen milioika euroei esker, munduko edozein lekutan edozein pertsonari zor zaizkion giza eskubideak urratuz. Diru kopuru inmoral horrek, erabilia Europar Batasunaren politika genozidak asetzeko, Mohamed V.a bezalako satrapak elikatuz, milaka gizaki nahigabetuen bizitzaren eta heriotzaren gaineko boterea ematen dio errege genozidari, eta bitartean gure buru sozial lokartuak alfonbra azpian ezkutatutako zaborraz elikatzen dira.

Moncloako Itunen espiritua berriro aipatzeak, oparituak estatuko aparatuak diktaduraren oinordekoei, eta ez egiteak aurre faxista antzeko andana horri guztiari, defendatzen duena aberri-batasuna Afrikako kolonietan, berekin dakar Gibraltarko mugatik desmuntatutako hesiak eta kontzertinak erabiltzea Ceutako lotsaren horma indartzeko.

Zezen larruzko «Danimarkako» plazetatik entzuten denean «Ceuta ez da saltzen, defendatu egiten da», geure buruari galdetu beharko genioke zer eta zertaz defendatu behar duen. Gringoek Amerikako Jatorrizko Nazioen sarraskiarekin egin zuten bezala, erasotzaileak erasotu bihurtu zituzten ehunka filmen eta propaganda arrazistaren bidez, lotsa inperialen Espainiak, bere botere mediatikoaren bidez, historian zehar eta desinformazioaren bidez, «mairuak» bihurtu ditu akabatu beharreko etsai.

Atzera begiratuz gero, ikusiko dugu Espainiak hegoaldeko bizilagunarekin izan dituen harremanak gerrak eta gatazkak markatu dituztela beti. Marokok bere lurraldearen osotasuna berreskuratzeko egin dituen aldarrikapenak ez dira alaui erregetzaren produktu megalomanoa, baizik eta herri batek bere osotasun nazionalaren gainean dituen asmo legitimoak. Oso bestelakoa da Marokoko satrapak nola erabiltzen dituen erreibindikazio zuzen horiek bere diktadura monarkikoari eusteko. Uste dugu Espainia ez dagoela inori demokrazia lezioak emateko moduan, izan ere, hura eratu zen Mugimendu Nazional frankistaren sabelean Borboi koroak babestuta.

Afrika iparraldean Espainiaren eraso kolonial modernoak 1859. urtekoak dira. Rif-eko herriak borrokan ari ziren, orduan ere, bi hiriak itzultzeko, eta Isabel II.aren Espainiako Gobernuak Marokoko sultanerria inbaditzea erabaki zuen, Ceutatik gertu zeuden «horda basatiek» Espainiako banderari eragindako laidoaren aitzakiaz. Espedizio kolonialaren benetako arrazoiak barne mailakoak izan ziren. Gatazka hartan, Gobernuak aukera ikusi zuen Espainiak kanpoan zuen irudia hobetzeko eta Ceutako gertaerek Espainiako gizartean sortu zuten giro patriotikoaz onurak ateratzeko. Ezaguna egiten zaizue?

Herrialde osoan hedatu zen patriotismo olatua Eliza Katolikoak sustatu zuen, eta soldaduei eskatu zien ez zitezela itzuli islamismoa suntsitu gabe, meskitak txikitu gabe eta eta gurutzea jarri gabe alkazar guztietan. Riftarren odola erabili zen gaur egun diputatuen kongresua, Espainiako «askatasunen» egoitza, zaintzen duten lehoiak urtzeko.

Kubako, Filipinetako eta Puerto Ricoko gerretan porrotak izan eta gero, 1898an, hispaniarren irrika inperialistak Marokoren aurka oldartu ziren eta, 1906an Algecirasko Konferentziaren ondoren, herrialdearen iparraldea konfiskatu zuten. Hiru urte geroago, Rifeko kabilak armaz altxatu ziren espainiarren aurka. Politikariak eta militarrak, zeinen asmo nagusia baitzen zonaldeko meatze baliabideak espoliatzea, gatazka beliko batean murgildu ziren 1859ko sentimendu patriotikoa berriro ere berpiztuko zelakoan, baina justu kontrakoa gertatu zen, eta gerraren aurka langileen altxamendua Katalunian piztu zen, «Aste Tragikoa» deiturikoari bide emanez. Gerrak hemezortzi urte iraun zuen, eta amaitu zen Espainiako armadak Rifeko biztanleria zibila sistematikoki bonbardatu zuenean arma kimikoekin, fosgenoa, kloropikrina, difosgenoa eta ziape gasa erabiliz. Armadak ezin konta ahala giza eskubide urratu zituen biztanleria zibilaren aurka, eta praktika genozida horiek, gerora, 1936ko jeneral kolpistek Espainiako gerrara eraman zituzten.

Gure aitona-amonak ez ziren inozoak izan, eta bi hamarkadatan mobilizatu ziren Afrikako iparraldeko gerra kolonialen aurka, “behera Marokoko Gerra!” izan zen aldarria. 1922ko irailean, hogeita hamalau arrasatear ari ziren borrokan Marokon, eta urte hartan mondragoetar bat hil zen han, Mojategi baserrikoa. Urtebete geroago, Arrasateko Udaleko zinegotzi liberal, sozialista eta nazionalistek bat egin zuten Eibarko Udalaren akordioarekin, zeinak gobernuari eskatu baitzion Maroko berehala uzteko. Espainiako armadak marokoarren aurka egin zuen azken liskarra 1959an
gertatu zen, Ifniko gerra deitu zuten hartan.

Ceuta eta Melilla dira eta izan dira bi kuartel militar handi, Espainiak Marokon mantentzen dituenak, Afrikako kontinentearen iparraldearen gainean lehen gaueko eskubidea erreklamatzeko. Militarren presentziak Ceutan eta Melillan garrantzi ekonomiko estrukturala du, eta bi hiriak gastu publikoaren mende daude hein handi batean, eta hedapen militarra bere jarduera ekonomikoaren zutabe historikoetako bat da. Bi hiri horietatik planifikatu zen Espainiako armadak eta Frantziakoak Rifeko herrien aurka egin zituzten ankerkerien zati handi bat. Eta ez, ez da egia bi herri horiek eskubide jainkotiarrez espainiarrak direnik, ez bada jainkotasuna ulertzen dugula kolonialismoaren kasaka militarrarekin.

Gure esku dago langile-klasea manipulatzen duen faxismo bolada hau geldiaraztea, pentsarazten baitio babesgabeena dela gorrotatu beharreko etsaia.

Marokoarrek, antolaketa politikoaren modu guztietan, ehun eta berrogeita hamar urte baino gehiago daramate Ceuta eta Melilla eskatzen, eta bada garaia deskolonizazio prozesu bat hasteko, XXI. mendeko errealitate soziopolitikoekin bat datorrena, eta ez bihurtzeko formatu sionistako «Checkpoint» bat, non giza eskubideak sistematikoki urratzen diren.

Iruzkin 1

  1. Bueno baina zuek hainbeste maitatzen duzuen Espainiako II Errepublikak ere ez zuen bete Arrasateko zinegotzien eskaera hura; Marokoko iparraldea uzteko. Espainiako eskertiarrak ere konplizeak izan ziren.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen