Kolonbiako gorabeherak azaldu eta abestu ditu Guillermo Torresek

0
312

Turbacoko alkatea, besteak beste, Kolonbiako bake prozesuaz mintzatu da, eta gogoan izan du Pedro Baigorri euskal internazionalista.

Ekitaldi hau Askapenak, Iratik, Herriok Harro! eta Asociación Jorge Adolfo Freytter Romerok antolatu dute. Gaur arratsaldean egin da Irati kanpoan.

Askapenak azaldu izan duenez “Guillermo Torres Cueter (Julián Conrado) oso gaztetatik parte hartu zuen Turbakoko-komunitatearen eskubideen aldeko borrokan, ezkerreko idealak zituzten taldeetan parte hartuz”.

“Bere militantzia politikoak eragindako jazarpenaren ondorioz, bere lurraldetik ihes egin eta Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileetan – Herriaren Armadan (FARC-EP) sartu zen 1984an”.

“FARC-EPn kantautore izateagatik eman zen ezagutzera, eta ezaugarri horrek orain arte lagundu du. Alderdi horri esker, hainbat lan diskografiko grabatu ditu, ‘Kanta protesta latinoamerikarraren’ berezko estilo eta edukiekin”.

“FARC-EP-ko borrokalari ohi eta bake-sinatzaile gisa, Turbacoko alkate hautatu zuten (2020-2023), gaur egun ere betetzen duen kargua”.

Hitzaldi musikalean alkate honek bakegintzaren aldeko konpromisoa berretsi du, eta gogoan izan du Kolonbian borrokatutako eta eraildako euskal internazionalista bat: Pedro Baigorri Apeztegia.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen