Kokoteraño gaude eta pazientzia agortzen ari zaigu [Testua: AGAKO]

1
1037

Gaztetxeak jakitera eman du Udal-gobernuarengandik ez duela erantzunik jaso azken 12 egunetan, eta iragarri du Osoko Bilkuran hitza hartuko duela.

Goiko argazkia: MB artxiboa / Beheko testua eta agiriak: AGAKO.

Kokoteraño gaudela adierazi genuen prentsa aurrean urtarrilaren 18an. Gaztetxeko kideokiko duen jarrera aldatu eta kezkaz bizi ditugun 3 puntuei berehalako erantzun bat ematea eskatu genion Udal Gobernuari. 12 egun pasa dira eta EZ DUGU INOLAKO ERANTZUNIK JASO.

Prentsa bidez jakin dugu udalak ukatu egin duela publikoki azalpenak emateko aukera, AGAKOren eta Udal Gobernuaren arteko harremana “zuzena” dela argudiatuz. Udal Gobernuaren eta AGAKOren arteko komunikazioak bideek erabat etenda jarraitzen dute.

Urtarrileko prentsaurreko hartan aipatu genituen Kooltur Ekintza eragileak egindako eskariak, eta horietako batek, Udal gobernuaren aldetik jasotako erantzuna zabaltzeko beharra sentitu dugu.

Obra eta zerbitzuek emandako erantzunek argi erakusten dute Udal Gobernuak ez duela inongo ardurarik gaztetxeko erabiltzaileon oinarrizko eskubideak bermatzeko. Lotsagarria da Udal Gobernuak Kooltur eragileari emandako erantzuna.

Nazkatuta gaude eta pazientzia agortzen ari zaigu. Udal gobernuari arazoen aterabidea exijitzeko Otsailaren 8an Udal plenoan hitza hartuko dugu.

Arrasateko gazte guztiei dei egiten diegu AGAKO babestu eta udal gobernuaren jarrera salatzera Udaletxera etortzeko.

Gaztetxia bizirik, herrixa bizirik!
Autogestioa eta askatasuna.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen