Hegazti honek (gaztelerazko ‘garza’) inguru hau du habitatzat, eta irudietan tamaina dezenteko arrain bat mokoan duela azaltzen da, antza amuarrain bat.
Bideoa eta argazkia: Arrasatear bat.
Aramaio errekak Arrasaten biziberritzen jarraitzen du, eta horren seinale da koartza batek Maala ingurua bizilekutzat hartu duela.
Hegazti espezie honen, koartza hauskararen (Ardea cinerea) “elikagai nagusia arrainak dira” Wikipediak azaltzen duenez:
“Arrantzale bikainak dira eta ondorioz, ingurune askotara moldatzeko ahalmena lortu dute. Anfibioak ere atsegin dituzte eta dieta intsektu, mikrougaztun, suge eta beste hegazti espezien batzuen txitekin osatzen dute”.

Irudietako koartzak tamaina dezenteko arrain bat du mokoan, amuarrain bat antza, eta irudi hauek lortu dituen herritarrak azaldu digu, koartzak azkenean arraina irentsi egin zuela.
Arrasatearrak gehitu duen bezala, “ea gure errekak eta ingurunea behar bezala zaintzen ditugun, horrelakoak gehiagotan ikusi ahal izateko!”.
Gainera gogora ekarri du “bereziki Aramaio errekan isuriak egiten direla”, eta horren aurrean “ea inor mugitzen den horrelakoak geldiarazteko”.
Sanprudentzio bidian, paseo bat ematen juten bazare, or ikusiko dozu betik arrantzan, egaz eta abar… Egixa esanda 2 urte inguru bizi dala gure artian
Ingurumenako Zinegotzia guztiaren jakitun da.
Ez al da lertxuna? Koartza baino lertxuna gehiago entzun dut nik