Koadrilen arteko Futbo7 txapelketa antolatu du Arizmendi Kirol Elkarteak

0
1114
arizmendi

Aretxabaletako Ibarra berrian lehiatuko da. Gehienez 8 taldek hartuko dute parte eta inskripzio ordenaren arabera onartuak izango dira. Txapelketan izena emateko azken eguna martxoaren 3a izango.

Testua eta kartela: Arizmendi Kirol Elkartea.

Arizmendi Kirol Elkarteak lehen aldiz antolatuko du Futbol 7 txapelketa Aretxabaletako Ibarra berrian. 16 urte daramatza kirol ohitura osasungarriak sustatzen eta kirola balioen heziketarako tresna gisa bideratzen. Helburu hauek lortzeko aproposa ikusten dute koadrilen artean Futbol 7 taldeak osatzea, eta 2 hilabetetan zehar larunbat goizetan partidak jokatzea.

Ez da Kirol Elkarteak antolatzen duen txapelketa bakarra. Urtean zehar Otala Zelaiko Kros herrikoia, UDAk antolatzen duen Buzti Atxabalta ekimenean patinaje lasterketa umeentzat, Gabonetako Emakumezkoen Futbol Txapelketa, Igeriketa txapelketak eta beste hainbat ekintza sustatzen dituzte.

Kirol Elkartea boleiboleko 5 taldek, areto futboleko 4 taldek, nesken 6 futbol taldek, Leintz Bailarako 3 herrietako igeriketa taldeak, eta Eskoriatzako esku pilota jokalariak osatzen dute. Guztira 320 gazte ari dira urte osoan elkarteak antolatzen dituen kirol ekintzetan.

Txapelketaren inguruan informazio guztia Arizmendi ikastolako www.arizmendi.eus webgunean dago ikusgai. Izen ematea ere webgune honetatik egin beharko da. Gehienez 8 taldek hartuko dute parte eta inskripzio ordenaren arabera onartuak izango dira. Txapelketan izena emateko azken eguna martxoaren 3a izango.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen