Klima Larrialdiak Debagoienean nola eragin dezakeen aztertuko da

0
172

Jardunaldia maiatzaren 24an izango da Kulturaten, Debagoiena 2030 ekimenak antolatuta. ‘Iraunkortasunari Hamaika Begirada’ jardunaldian zenbait adituk euren ezagutzak partekatuko dituzte. “Gizarte bezala esku artean ditugu erronken gainean hausnartzeko aukera emango du jardunaldiak”.

Irudia eta beheko testua: Debagoiena 2030.

‘Iraunkortasunari Hamaika Begirada’ izenburupean, klima larrialdiaz eta energia trantsizioaz hausnarketa egiteko jardunaldia antolatu du Debagoiena 2030 ekimenak, Debagoieneko Mankomunitatearekin eta eskualdeko udalekin elkarlanean. Helburua da Klima Larrialdiak Debagoienean izango duen inpaktua ezagutzea, arlo eta ikuspegi desberdinak elkarjosiz.

Jardunaldi nagusia maiatzaren 24an egingo da, Arrasateko Kulturateko klaustroan eta bertan, eremu desberdinetako adituak eta arituak izango dira, Debagoieneko errealitatearen berri ikuspegi desberdinetatik emateko eta datozkigun erronken gainean aritzeko.

Hona hemen, maiatzaren 24ko egitaraua:

Jardunaldi Nagusia

Nola eragingo du Klima Larrialdiak Debagoienean?

HIZLARIAK:

● Onintze Salazar (Euskalmet/Tecnalia): Klima Larrialdia Debagoienean

● Iñaki Etxebeste (Errez/Tantai): Klima Larrialdiaren eraginak Debagoieneko Biodibertsitatean eta lehen sektorean

● Adriana Aguirre (Tecnalia): Klima Larrialdiaren eraginak Debagoieneko hirigintzan eta lurralde antolamenduan

● Iñaki Antiguedad (EHU): Klima Larrialdiaren eginak Debagoieneko ur-sisteman

● Elisa Sainz de Murieta (EHU/BC3): Eskualde garapenaren gakoak Klima Larrialdiaren aurrean: Energia trantsizioaren gakoak

● Markel Peñalba (MU/Ikerbasque): Klima Larrialdiaren eraginak eskualdeko industrian

● Unai Pascual (Ikerbasque/BC3): Klima aldaketa eta bertako eredu sozio-demografikoenganako eraginak: Fluxu demografikoa eta osasuna

NOIZ: Maiatzak 24, 9:00-16:30
NON: Kulturateko klaustroa, Arrasate
NORI ZUZENDUA: Eskualdeko eragile eta herritarrei

  • Bertan bazkaltzeko aukera egongo da
  • Jardunaldi nagusian izena emateko: Bete formulario hau maiatzaren 17a baino lehen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen