Klima-aterpeak, arbolak,… jarriko ditu Udalak; aztertuko du Ziorlan ur-parke “jasangarri” bat jartzea

1
745

Udal-gobernuak azaldu du Villa Amparo eta Santa Barbarako ur-txorronten parkeen ur-kontsumoa “metro kubikoko jasangarria ez dela”. PSEk aurkeztutako mozioak eskatu du eskola-patioak “inklusiboagoak, jasngarriagoak eta naturalizatuagoak” izateko. EH Bilduk eta EAJ-PNVek mozioaren alde bozkatu dute, eta Elkarrekin Arrasatek aurka “mozioaren edukiarekin alde gauden arren, mozioa aurkezteko erarekin alde ez gaudelako”. Mozioaren edukiak ondokoa dio:

“PSE-EEren mozioa, aterpe klimatikoei eta espazio publikoak birnaturalizatzeari buruzkoa

Gure autonomia erkidegoak, Euskadik, aurre egin beahr dio hainbat erronkari, gaur egungoak nahiz etorkizunekoak, eta horietako handiena klima aldaketarena da, eragin globala duelako eta garrantzi handiagoa duelako.

Klima-aldaketak inpaktu batzuk eragin ditu gure planetan, eta horietako bat da bero boladarena, geroago eta gogorragoak eta ohikoagoak baitira, klima-aldaketak sortzen dituen ondorio kezkagarrietako bat .

Aurten udan, gure lurraldea gogor jo duten bero bolada handien lekuko izan gara, eta ezin dugu alde baera utzi muturreko gertaera horiek klima-aldaketarekin lotuta daudela.

Zientzialariek hamarkadak daramatzate arreta jartzen klima-aldaketari eta gure egunerokoan klima-aldaketaren inpaktuak geroz eta gehiagotan sortu eta gertatzeari.

Horren adibide garbia da Euskadik, azken bero boladan, erregistro historiko handia izan zuela, 1981ean baino handiagoa, eta abuztuaren erdialdean bere historiako egunik beroena, 45 gradu inguruko tenperaturak erregistratu baitzituen Euskadiko hainbat tokitan, baita horiek gainditu ere, hala nola Sodupen (Bizkaia) 45’3 gradu, 1981eko 45 eta 44 graduak gaindituta.

Euskal autonomia erkidegoan bakarrik dekretatu da alerta gorria tenperatura altuengatik, eta espektatibak sobera gainditu dira.

Bizkaian 43’7 gradu Derion, 43 gradu Galdakaon. Araban 44’6 gradu Laudion, 42’2 Amurrion, 40’6 Zanbranan eta 40’4 Gasteizen.

Era berean, Gipuzkoan, udalerri gehienetan ez da iritsi 40 gradura, Elgoibarren, Arrasaten eta Beasainen izan ezik, hortik gora egin baitu.

Tenperatu horien guztien ondorioz, Euskadin 48 pertsona artatu dira tenperatu altuek eragindako kalteengatik (30 pertsona Bizkaian, 14 Araban eta 4 Gipuzkoan).

Segidako bero boladek azpimarratzen dute klima-aldaketara egokitzeko neurriak hartu behar ditugula gure lurraldean eta gure udalerrietan, gure biodibertsitatea ezagutzen dugun bezla zaindu eta kontserbatzeko, gure herritarren eta gure ekonomiaren osasuna zaindu eta babesteko.

Erronka handia izateaz gain, klima-aldaketaren aurka borrokatu eta horretara egokituz gero, aukera ezin hobea izango dugu udalerri erresilienteak eta osasungarriak sortzeko.

Horregatik guztiagatik, Arrasateko Udaleko sozialisten udal-taldeak mozio hau aurkezten du, osoko bilkuran eztabaidatu dadin.

Arrasateko Udalari eskatzen zaio azterketa bat egin dezala udalerriko benetako azpiegitura berdeari buruz eta udalerriko eremu grisenetan birnaturalizazioa sustatu dezala.

Arrasateko Udalari eskatzen zaio espazioak kokatzeko, kanpoaldekoak zein barrualdekoak, tenperatura optimoa bermatuko dutenak, bero boladen garaian aterpe klimatiko moduan balio dezaketenak, hala nola lainoztagailuak jartzea Euskara plazan eta pergola bat Muzibarren.

Arrasateko Udalari eskatzen zaio Arrasaten berdatzea sustatu dezala, zuhaitzik edo eguzki-babesik ez dagoen eremuetan eta eremu grisetan, neurri moduan gure herriak klima-aldakeara egokitzeko eta gure herritarren osasuna babesteko.

Arrasateko Udalari eskatzen zaio azterketa bat egin dezala Musakolan beste ur-parke bat eraikitzeko, Villa Amparon eta Santa Barbaran dagoen bezalakoa.

Arrasateko Udalari eskatzen zaio eskolako patioak eraldatzea baloratu dezala, leku inklusiboagoak, jasangarriagoak eta naturalizatuagoak izan daitezen”.

Iruzkin 1

  1. Ideia oso ona..baiña 8 urte egon da PSE gobernuan, eta nora begira egon da ba orain arte? Oin bapatien besteei eskatzen… En fin!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen