Klase partikularretarako irakasle eta obra-analista bana behar dira

7
782

Testua: Lanbide.

Eskolar partikularretarako irakaslea:

Lehen Hezkuntzatik DBHko 4. mailara bitarteko ikasleei eskola partikularrak emateko pertsona behar da Arrasaten (Aukerak Suspertzen hezkuntza-laguntzarako programa komunitarioa). Ezinbestekoak dira: gutxieneko euskara maila (B2), gutxieneko titulazioa (Batxilergoa) eta gutxieneko esperientzia (6 hilabete). Baloratuko da Unibertsitate-titulazioa izatea.

Eskaintzen dira: 3 hilabeteko kontratua. Lanaldi erdia, astelehenetik ostiralera 16:00-20:00. Soldata: 500 €/hilabeteko garbi. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162021008110.

Obra-analista:

Eraikuntza enpresak pertsona bat behar du Arrasate, Bergara eta Elgoibar inguruko obretan kalitatea kontrolatzeko. Zereginak: obran dauden materialen laginak hartzea, kalitate-kontroleko saiakuntzak egitea. Ezinbesteko baldintzak: gidabaimena, LH2ko titulazioa edo baliokidea, ordutegi-erabilgarritasuna, pisuak erabiltzeko gaitasuna. Balietsiko dira: Bizitokia obren eremuan, euskara.

Eskaintzen dira 24 hilabete inguruko obra-kontratua, lanaldi osokoa, berehala hastekoa, eta gutxi gorabehera 1.300 euroko soldata gordina. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162021007780.

7 IRUZKIN

    • Lotsagarria da bai. Gizarte hau 2000 ko soldata kobratzen dutenentzako dago diseinatuta, 1300garbi horiekin alkilerra, jatekoa eta 3zurito har zenitzake, argindarra ordaintzeaz ahaztu

  1. eta beste kontu bat eskola partikularrena da. Nola liteke ume edo gazteak horrenbeste ordu ikastetxean egin ondoren horrelako leku batera joan behar izatea kurtsoa gainditzeko? Soldata horiek lan ordu extra beharko dituzte, seme alaben lan ordu extrak ordaintzeko.

  2. Baiña zertarako bihar die obra analistak? Hemen Mondraberrin ditxugu asko ta! Beti agertzen die betikuak kritiketan Udaletxiak itxen ditxun obra guztixak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen