Arrasate Musikalen udaberri ziklo musikala aurrera doa eta gaurkoan, Klarinete ikasleei egokitu zaie Juan Arzamendi Musika Etxeko auditoriumeko oholtzara igotzea. Adin guztietako klarinete joleak aritu dira urtean zehar ikasitakoa erakusten. Batzuk, bakarlanean eta beste batzuk, bestelako istrumendu joleek lagunduta, guztiek jaso dituzte publikoaren txalo zaparrada beroak.
Bihar-etzitan, biolotxelo eta txistularien txanda izango da eta udaberri ziklo musikala biribilduko dute.










