Kirolzaleek asteburu bizia dute aurretik

0
397

Asteburu honetan etxetik urrun jokatuko duen talde bakarra errugbiko Kanpanzar Arrasate izango da. Larunbatean arratsaldeko 16:00etan Atletiko San Sebastian taldearen aurka jokatuko du Donostiako Kote Olaizola miniestadioan.

Gainerako taldeek euren zaleen aurrean jokatuko dute asteburuan. Futbolari dagokionez, Mondrak Zarautz hartuko du Mojategin larunbatean arratsaldeko 16:30ean. Partida hau amaitutakoan, Leintz Arizmendiko neskek zelairatuko dira. Arratsaldeko 18:30ean Hernanin jokatuko dute.

Bitartean, areto futboleko Mondrate taldeak Musakola kantxan jokatuko du. Aurrean Durangoko Sasikoa izango du eta partida arratsaldeko 17:30ean hasiko da. Mugarri-Ingou eskubaloi taldeak ere Arrasaten jokatuko du, baina Iturripeko kiroldegian. Patxi Garciaren taldea arratsaldeko 18:00etan kantxaratuko da.

Igandean saskibaloia izango da protagonista. Arratsaldeko 16:15ean Mondragon Unibertsitateko emakumezkoen taldeak Getxoren aurka jokatuko du Iturripeko kiroldegian. Partida hau amaitzean, Mondragon Unibertsitatearen EBA Ligako txanda iritsiko da. Arratsaldeko 18:30ean LBC Cocinas taldearen aurka jokatuko dute.

Errugbiko Arrasate/Ordiziak eta boleiboleko Arizmendik atsedenaldia izango dute asteburu honetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen