Koronabirusaren eraginez Gipuzkoa mailan abonatu kopuruak behera egin du 2020an. Arrasaten %47,5 jaitsi da 2021erako kiroldegiko abonatuen kopurua 2020ko datuekin alderatuta, Gipuzkoako bataz-bestekoan kokatuz.
Musakolako igerilekua zabalik dago dagoeneko eta haurren ikastaroak hasiko dira berriz ere. Musakolan ate irekiak ere egingo dira, eskaintzen diren ikastaroak doan probatu ahal izateko egun batez.
2020 hasieran 4.906 abonatu zituzten Arrasateko kirol instalazioek; 2021ean 2.588. Urteko Plus abonuan eman da jaitsiera handiena, 2.121 abonatutik 957ra. Hileko Plus abonua 585 bazkide izatetik 375 izatera pasa da. Abonu hezea, 1.589tik 881era, eta abonu lehorra, berriz, 611 bazkidetik 375era.
Covid-19ak Koronabirusaren eragina esparru ekonomiko eta sozial guztietan ari da nabaritzen, baita kiroldegiko abonatuen kopuruan ere. Gipuzkoan bilakaera ere beheranzkoa da, eta Arrasaten, zehazki, %47,25 jaitsi da 2021ean Musakolako kiroldegiko abonatuen kopurua 2020ko datuekin alderatuta. Osasun egoera kontrolpean mantentzeko neurriak eta pandemiaren eraginezko ziurgabetasuna dira faktore nagusiak.
Kiroldegiko ikastaroek ere behera egin dute: Egoitek ikasleak 809tik 190era pasa dira, eta 72 ikastarotatik 26 daude abian. Igerilekuko ikastaroei otsailean zehar ekingo zaie, behin beiratea berrezarri ostean igerilekua berriz ere zabalik baita. 2020an 29 ikastaro eskaini ziren eta 240 ikaslek hartu zuten parte.
Pandemiak zerbitzuan eragindako aldaketak eta eragozpenak medio, Udalak abonuen itzulerak egin zituen martxoa eta maiatza arteko konfinamendu garaian, eta baita, abendua eta urtarrilean ere, Musakolako igerileku zerbitzua etenda egon den garaian.
Covid-19aren eragina nabarmena izatean jarraituko du 2021ean, eta ondorioz, herritarren erantzuna ere pandemiaren bilakaeraren araberakoa izango da. Horren aurrean, herritarrari konfiantza mezua helarazi nahi diogu: kiroldegian segurtasun neurri oro bermatua dago eta garbiketa eta desinfekzio lanak egoerari erantzuteko egokituak daude”.
Abonu ezberdinen prezioek ez dute igoerarik izango 2021ean
Udalak abonuen prezioak bere horretan mantenduko ditu 2021ean. Honela, arrasatearrentzako urteko abonu Plusa, helduen kasuan, 210,60 eurokoa izango da, gazteentzako 125,50€ eta familiarra 336,10 eurokoa. Hilekoa, berriz, helduentzako 20,20€, gazteentzako 12,10€, eta familiarra 32,20 eurokoa, hurrenez-hurren.
Eremu lehorra eta hezea bereiziz, igerilekuko urteko bonoak 140,30 euroko prezioa izango du helduentzat, 83,60€ gaztetxoentzat eta 224€ bonu familiarrak. Lehorrean prezioak berberak dira.
Udako abonuak 70,10 euroko prezioa du helduentzat, 41,70€ gaztetxoenak, eta 112€ familiarrak.
Haurren ikastaroak abian Musakola kiroldegian
Musakolako igerilekua zabalik da otsailak 6az geroztik. Pasa den urtarrilaren 26an ekin zitzaien beiratea berrezartzeko lanei, azaroko haizeteak eraitsi ostean. Eremua behin atonduta, ohiko eskaintzari ekingo dio Udalak Musakola Kiroldegian.
Behin igerilekua irekita, otsailaren 15ean umeei zuzendutako igerian egiteko ikastaroei hasiera emango zaie. Otsailaren 15ean jadanik izena emanda duten ikasleekin hasiko gara eta izen emate berriak edota zapaburuen ikastaroak martxoan hasiko dira.
Adi egon beharko dute ekainean ikastaro hauetan izena eman zuten gurasoek, izan ere, egun hauetan sms bidez informatuko zaie ikastaroaren inguruko antolamenduari buruz eta epe muga bat izango dute izen ematea mantendu edota bertan behera usteko. Hala ere, gurasoren batek sms-rik jasotzen ez badu, kiroldegira deitzeko aukera izango du informazioa izateko (Musakola kiroldegia: 943252030).
Ander, zein da gaur egun kiroldegiak daukan defizita? Horrelako abonatuen jaitsiera batekin egoera nahiko larria izango delakoan nago. Gipuzkoako herrietan halako antzeko fenomeno bat gertatzen dela esateak lasaitzen baldin bazaitue oso ondo, baina albiste honetan ez dator zehaztuta aurrekontuetan nola eragingo duen horrek eta zelan ordainduko den defizita. Ea zenbat zorpetuko garen herri moduan zaharkituta dagoen kiroldegi bat mantentzeko. Datu asko baina informazio gutxi ematen duzu, ohituak gaituzen modura.
Albistea izatez katastrofikoa da baina datuak ezkutatuta eta eta informazioa modurik aldrebesatuenean aurkeztuta kasi albiste positibo bat ateratzea lortu duzue.
Herria hankaz gora jartzen ari zarete nahiz eta egunkarietako titularretan besten Arrasate bat saldu nahi diguzuen.
Erabat bat nator Aitorrek esaten duenarekin. Manipulatutako datu asko katastrofikoa den egoera bat ezkutatzeko. Eta gainera abonuak prezioz igoko balituzte, imaginatu sortu daitekena. Kudeaketa desastrosoa zeharo!
Kontxo ezker abertzalekoak kiroldegiari buruz arduratzen zarie. Nik uste nauen zuen ardura bakarra gazte botelloi zaleen aurkako injustizia zela.
Ez da ezker abertzalekoa izan behar herria hankaz gora dagoela ikusteko
“Botiloiarena” da nacionalista vasco-on helduleku berria, bejondeizuela. Baina kezko kortina horrekin ez duzue inor engainatuko. Segi lanean eta utzi trolkeriak, Ereño. Herrian zereginik ez zaizu falta eta.
Eta zergatik ordaindu behar dugu erabiltzaile ez garenok kiroldegiaren defizita? Kiroldegia ez da ezinbesteko zerbitzu bat.
kiroldegi duin bat eduki dezake herriak eta defizitario baldin bada ez da ezer gertatzen. Defizitarioak dira beste hainbat jarduera eta hain zuzen ere horretarako ordaintzen ditugu zergak eta horregatik eskatzen ditugu instalazio duin batzuk. Baina defizita han, defizita, hemen… niri ere arduratzen nau ez ote garen zorpetuko ekidin zitezkeen gastu batzuekin.
Zerbitzu publikoek defizita edukitzea oso ondo dago, beharrezkoa eta aukera ematen die herritar askori zerbitzu horiez gozatzeko. Arrasaten bizi ez diren PNVko zinegotzientzat seguru Arrasateko kiroldegia ez dela ezinbesteko zerbitzu bat.
Txo, nahiz eta nolabait ados nagoen datu txarrek dakarten ardurarekin, Arrasaten ez bizitzearena behin eta berriz argumentu gisa jartzearenak nahiko ahul erakusten zaitu argumentuz. Zubizarreta eta Ino Arrasaten bizi ziren, eta zertarako? Batak 20 urte behar izan zituen Aretxabaletara bidegorria egiteko eta besteak ezer gutxi. Zegoena mantendu eta hurrengoak egin dezala jakinez gero. Egungo egoera ez da ona baina tamainako jendea da falta dena herrigintzan eta zoritxarrez nahikoa ez dagoena. Eta bitartean, ba horixe, berton egon beharko ez luketenak, sarri bai alde batean eta bestean. Arrasateko azken 30 urteotako hirigintzari begiratu besterik ez dago, ahulagoa ezin
Argumentu pobrea nirea? Arrasaten bizi ez eta Arrasatearrontzat agintzen dutenek zure ustez ez du politika munizipalean eraginik? Donostiako bulego batetik hartutako erabakiek Arrasaten aplikatzea ez dute esangurarik zuretzat? Nola egiten da herrigintza herritarrekin egon gabe? Ba txo, Arrasatek izandako alkate denak atera behar izatea Mariaren politiken noraeza justifikatzeko ez dakit ba nik ez ote zaituen zu argumentazioan biluziago uzten.
Arrazoi osoa duzu Jose, kirola ez da beharrezko gauza bat eta are gutxiago kirol horiek gune horretan egitea.Abonuen prezioa mantentzeak esan gura du, gure zergekin finantzatu behar ditugula gutxi batzuen hobyak. Oraindik ez dute argitu nola apurtu ziren kristalak eta zenbatekoa izan den konponketa. Erabat injustua
Abono kopuruak aintzat hartuta, 400.000euro aterako ditu udalak gutxigorabehera.Ez dut uste defizit handirik edukiko dutenik,barruko igerilekua ta gimnasioa irekitzearren.
Defita,urteak Joan etorri kanpoko igerilekuak irekitzeak eta ur kopuru hori mantentzeak ekartzen du,ta nik uste urtetan Arrasate osoak gozatu izan dituela kanpoko igerilekuez,zuek diozuen moduan beharrrezkoa inoiz izan ez denean,zuen hiruko erregela hori aplikatuz.
Guztiz normala jeitsiera,Euskal Herri osoko kiroldegietan gertatu den bezala.Koronabirusa gure artetik doanean,lehengo abonatu kopuruetara bueltatuko da Arrasateko kiroldegia,beste kiroldegi guztiek bezala.
Asuntu honekin probetxu politikoa ateratzen saiatzen ari direnak,ez dabiltza garbi jokatzen ari.
Aber aber aber… Probetxu politikoa? Beraz, 3 hilabete egon da itxita igerilekua, abonatuak jeitsi egin dira eta ez duzue azaltzen nola egingo diozuen aurre defizitari… Inolako aurreikuspenik ez, gardentasunean eskas eta gainera PNVren gestioa kritikatzen dugunak gara errudunak? Nahi duzuen nick guztiak erabili baina ez pentsa inondik inora inor engainatuko duzuenik!
Dik dakidanez Arrasateko kiroldegia urteak doie egoera kaxkarrian. Amianto asko daka eta hori HB ren garaitik dator. Orduan PNV erruduna da arazo batena 25 urte baiño gehiago daukona?
Kanpaina garaian EkoKiroldegi marabilloso hura prometitu zigun PNVk eta jende askok horregatik bakarrik eman zien botua. Kiroldegia kanpainako arma bezala erabili izan dute eta jada 2 legislatura daramatzate herritarrak ENGAINATZEN. Beraz bai, errua Maria Ubarrechena eta bere talde osoarena da (gobernukide ‘makuilu’ duen PSOE barne).
Esaten dena EGIN egin behar da. Eta zoritxarrez gure agintari hauek ‘mucho lirili, pero poco lerele’.
Miren, urte batetik bestera dena aldatu da eta pandemia batetan ez dut uste zentzu handiegirik duenik Kiroldegi berri batean diru piloa gastatzea, beste behar askotarako dirua behar denean. Ikusten da gainontzeko herrietan ere kiroldegietako abonatu kopurua nabarmen jeitsi dela, ohiturak aldatu direlako eta covid-arekin jendea gutxiago joaten delako kiroldegira. Eta hauteskundeak EAJk irabazi baditu, ez da izango ba aurretik zeudenek dena ondo egiten zutelako ez?
Gaur Anderrek emandako datu nahasgarriak, defizit berri honek herriari suposatuko dion gastuaren kontu-hartzearen ezkutaketa, titular batekin egoera katastrofikoa tapatu nahia… Eta oro har gestio honen tragedia, orain dela 25 urteko HB aipatuaz tapatu nahi duzu? PNV berandu eta eskas.
Gaur Anderrek emandako datu nahasgarriak, defizit berri honek herriari suposatuko dion gastuaren kontu-hartzearen ezkutaketa, titular batekin egoera katastrofikoa tapatu nahia… Eta oro har gestio honen tragedia, orain dela 25 urteko HB aipatuaz tapatu nahi duzu? PNV berandu eta eskas.
Amiantoa dagoela kiroldegian? Azaldu hori Ereño,zer diote Hirigintzako eta ingurumeneko Sailekoek?
amianto ez, aluminosis
Ahhh ze tenis partida EAJ ta Bilduren artean. Partida gogorra, emozioa, baina oso nibel baxukoa. 17. dibisiokoa gutxienenez.
Zuek akaso ere Emeritoaren unibertsitatean lortu al zenuten zuen tituluazioa? Isilik egonda inpresio hobea emango duzue. SHUT UP PLEASE!
Kirola zerbitzu ezinbestekoa? Bai, jakina. Eta udalerri batek eman behar duena, bai ala bai. Zergak norberak ibiltzen ez dituen hamaika zerbitzuetarako zuzentzen dira eta eskerrak horrela dela.
Arazoa nork sortu duen? Loitik? Ardantzak? Txironek? Lakuntzak? Inok? Inaxiok? Mariak? Ba seguruenik danen artean apur bat, baina errealitate gordinak Arrasatek kaka polikiroldegi daukala esaten digu. Beraz, bada gaiari haginka egiteko ordua.
Bejondeizula. Arregi ahaztu jatzu, Ardantzaren atzetik ta Txironen aurretik. Loitirekin batera Arrasatek izan dituen mondrautar alkate bakarrak demokrazian, beste denak kanpotik etorritakuak izan die ta. Ta Ezker Abertzaleak ez dau SEKULA Arrasaten jaiotako alkate bat izan. Txiron atxabaltarra, Ino beasaindarra ta Inaxio elorriokua. Paradoxa?
Pena da gai hau ikuspegi partidista batetik jorratzea, eta penagarriago oraindik zinegotziak nick baten ostean eskutatzea.Ander, GEZURRIK EZ mesedez,inguruko kiroldegietara begiratu besterik ez daukazu; Aretxabaletako kiroldegiak zenbat bazkide galdu ditu pandemian?
Zenbat Arrasatear dira bazkide Aretxabaletako kiroldegian?, Zelan kudeatu dute beste kiroldegiek pandemia? seguru Arrasatekoak baiño dexente hobeto, beste behin Arrasateko kiroldegiaren jarrera lotsagarria izan da, kikrola egitera bultzatu beharrean traba eta ostopoak besterik ez. Eta Aitor mesedez opozizio kostruktibo bat, kiroldegia herriarentzat izan dadilla, nazkatuta gaude zuein betiko liskarrekin.
Pandemia ez da izan herritarrak baja ematearen arrazoi bakarra. Ganora falta eta zerbitzu kaxkarra izan da gure kasuan familia osoa baja ematearen arrazoia. Umeen igeriketa ikastaroak urria hasieran ziren hastekoak adibidez eta arrazoi bategatik edo besteengatik Otsailak 15ean hasiko dira (4 hilebete eta erdi beranduago). Beste zerbitzu batzuk ere etenda egon dira eta emandako arrazoia beti izan da pandemia. Esan beharra dago inguruko herrietan zerbitzu hauek (tartean umeen igeriketa ikastaroak) etengabe martxan izan direla eta beraz bideragarriak direla (neurriak beteta). Aitzaki gutxiago eta kudeaketa hobea behar du kiroldegiak, bestela pandemia pasatakoan ere herritarrak baja ematen jarraituko dute!