Kirolaz gozatzeko aukera egongo da asteburuan

0
197

Hiru taldeek Arrasaten jokatuko dute asteburu honetan. Kanpanzar Arrasate errugbi taldea izango da kantxaratzen lehena. Barrutietako mutilek Betsaide Elorrioren aurka jokatuko dute larunbatean arratsaldeko 16:30ean Mojategin. Bestalde, AGT Arrasate/Eibarreko neskak ez dira lehiaketara itzuliko abenduaren 17ra arte.

Debagoienako areto futbola gustuko dutenek hitzordu garrantzitsua dute asteburuan. Larunbatean Mondrate eta Eskoriatzaren arteko derbia jokatuko da. Partidua arratsaldeko 16:30ean jokatuko da Musakolako kiroldegian.

Etxean jokatzen dugun azken taldea saskibaloiko EBA Ligako Mondragon Unibertsitateko gizonezkoen taldea izango da. Partidua igandean jokatuko da arratsaldeko 18:30ean Iturripeko kiroldegian. Bestalde, emakumezkoen lehen mailako Mondragon Unibertsitateak atseden hartuko dute asteburu honetan.

Beste hiru talderi bidaiatzea egokituko zaie asteburuan. Larunbatean arratsaldeko 16:30ean Mondrak Vasconiaren aurka jokatuko du. Partidua Donostiako Puio futbol zelaian jokatuko da. Bestalde, Leintz Arizmendik atseden hartuko du asteburu honetan.

Eskubaloiari dagokionez, Mugarri Ingou Arrasatek ere Donostiara bidaiatuko du. Bere aurkaria Egia Kosko Tabernaren izango da. Partidua Egiako kiroldegian jokatuko da arratsaldeko 20:00etan.

Bukatzeko, boleiboleko Arizmendik Aretxabaletatik urrun jokatuko du lau asteren ondoren. Navarboleyren aurka jokatuko dute Berriozar Udal Kiroldegian igandean goizeko 11:30ean.

Arrasate Pilota Taldeko hainbat pilotari ere arituko dira asteburuan. Hona hemen jokatuko diren partiduak eta ordutegiak:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen