Kirolaz gozatzeko aukera egongo da asteburuan

0
246

Mondra futbol taldeak irekiko du kirol jardunaldia. Mondrak Urkiren aurka jokatuko du Mojategin, larunbatean, arratsaldeko 16:30ean. Partiduara Mondravember taldeko kideak joango dira eta argazki bat egingo dute taldearekin.

Larunbatean ere boleiboleko Arizmendik jokatuko du. Etxean Galdakaoren aurka irabazi ondoren, asteburuan Donostian jokatuko du arratsaldeko 17:00etan. Aurrean Bera Bera Bultz izango du Pio Baroja kiroldegian.

Areto futbolari dagokionez, Mondratek bere zaleen aurrean jokatuko du larunbatean. Arrasateko taldeak Musakolako kiroldegian jokatuko du arratsaldeko 17:30ean. Afatxo Pescaderia Ferreres izango du aurkari oraingoan.

Saskibaloiari dagokionez, EBA ligako gizonezkoen Mondragon Unibertsitateak Baskoniaren aurka jokatuko du larunbatean. Partidua Gasteizko Mendizorrotzako kiroldegian jokatuko da arratsaldeko 18:00etan. Bestalde, Mondragon Unibertsitateko 1. mailako emakumezkoen taldeak bere kantxan jokatuko du. Aurrean Ibaeta Basket Easo Cafes Baque izango du eta partidua Aretxabaletako Ibarra kiroldegian jokatuko da igandean arratsaldeko 18:30ean.

Larunbatean jokatuko den azken taldea eskubaloiko Mugarri Ingou Arrasate izango da. Bere kantxan ere jokatuko du, Iturripe kiroldegian, arratsaldeko 18:30ean. Oraingoan arrasatearrek Mek Eibar Eskubaloia izango dute aurkari.

Oharra: Kanpanzar Arrasatek eta AGT/ERT errugbi taldeek asteburuan atsedenaldia izango dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen