Kirolik ez da faltako Maritxu Kajoiko asteburuan

0
430

Asteburu honetan bi partidu jokatuko dira Arrasaten eta biak igandean izango dira. Eguerdiko 13:00etan Mugarri Ingou eskubaloi taldeak ligako bigarren partidua jokatuko du Iturripen, lehenengoa bere zaleen aurrean. Done Pedro Hondarribia Bidasoaren aurka jokatuko dute arrasatearrek. Aurreko asteburuan debuta egin zuen ligan Donibane Eskubaloi Bonantzaren aurka galduta.

Arrasaten igandean jokatuko den beste partidua Mondrate eta Kukuyaga Etxebarriren artekoa izango da. Areto futboleko taldea Musakolako kiroldegiko kantxara irtengo da arratsaldeko 17:30ean. Mondrate aurreko asteburuan Albardero-Rivabellosari irabaztetik dator.

Kanpoan beste bost partidu jokatuko dira. Mondra Zumaiara joango da Zumaikoren aurka jokatzeko Aita Mari futbol zelaian larunbatean arratsaldeko 18:15ean. Arrasatear taldeak oso ondo hasi du liga, eta garaipenengatik jokatu dituen partidak kontatzen ditu.

Saskibaloiari dagokionez, EBA Ligako Mondragon Unibertsitateak eta Lehen Mailako taldeak kanpoan jokatuko dute asteburu honetan. Emakumezkoen Mondragon Unibertsitateak Araskiren aurka jokatuko du larunbatean arratsaldeko 16:00etan. Partidua Gasteizko Mendizorroza kiroldegian jokatuko da. Bestalde, EBA Ligako taldeak Santurtziren aurka jokatuko du Bizkaiko taldearen kantxan, Santurtziko Mikel Trueba kiroldegian. Partidua ere larunbatean jokatuko da eta arratsaldeko 17:00etan hasiko da.

Arrasateko bi errugbi taldeek asteburuan bidaiatzea tokatuko zaie. Kanpanzar Arrasatek eta AGT/ERTk igandean eguerdiko 12:00etan jokatuko dute. Kanpazar Arrasatek Getxo Etorkizuna izango du aurkari Getxoko Fadura kiroldegian. Bestalde, AGT/ERT taldeak Iruña 12ren aurka jokatuko du Nafarroako hiriburuko Unibertsitate Hirian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen