Kirola ere euskaraz Arrasaten

    1
    415

    Gure herrian 20 kirol entitatetik gora daukagu eta hainbatek eman dute izena dagoeneko Euskaraldian.

    Testua: Arrasateko Euskaraldia.

    Irailaren 27a izango da entitateek izena emateko azken eguna. Geroz eta gertuago dago data eta hainbat entitate dira egunotan izena ematen ari direnak. Horien artean ditugu adibidez Mondra, Arrasate Rugby Taldea eta Besaide.

    Gure herrian 20 kirol entitatetik gora daukagu eta euskara kirol balioak transmititzeko bidelagun egokiena dela sinistuta daude. Horregatik Euskaraldian entitate moduan izena emateko hautua birritan pentsatu gabe egin dute hainbatek eta beste asko dago zenbat Arigune sortuko dituzten azterketa prozesuan. Ez dugu zalantzarik. Arrasaten kirola ere, euskaraz egin nahi da.

    Edozein entitatek parte har dezake Euskaraldian. Izan lantegi, kultur elkarte, kirol talde, taberna, denda… Guztiontzat du tokia Euskarak!

    Izen emateko aukera hemen: euskaraldia.eus/ariguneak 

    Eta zalantzarik izan ezkero jarri gurekin kontaktuan lasai asko, 943 77 12 28 telefonora deituta edota arrasate@euskaraldia.eus helbidera idatzita, laguntzeko gaude eta. 

    Lanean, kirolean, taldean

    Euskaraz denean.

    Iruzkin 1

    1. Holako gauzak oso ondo daz, ta holako gehixau modu masibuen ein biherra dau gaiñera. Baña bene-benetan. Eta ez umiekin bakarrik. Gaur egungo nerabe danak erdera hutsien dabitz berbetan, ein haundi baten gurasuak erdera hutsien dabitzelako, ta hori dalako euren “heldutasun” eredua.

      Euskera hil ala biziko puntu baten dau. Hartu daigun bide zuzena.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen