Kirol zerbitzuak egokitu ditu Udalak Covid-19 ari aurre egiteko neurri berrien aurrean

0
1108

Musakolako kiroldegiaren itxiera astean zeharreko egunetan 30 minutuz aurreratuko da; Uarkapek ordutegi berbera mantenduko du. Jarduera fisikoa eta kirola modu bakarrean baino ezingo da egin; taldeko edozein kirol jarduera eten egingo da, bai
entrenamendu zein lehiaketetan.


Azaroaren 6an argitaratutako Eusko Jaurlaritzaren 38/2020 Dekretuan zehaztutakoa jarraituz, Arrasateko Udalak Kirol Zerbitzuak egoera berrira egokitu ditu, bereziki Musakola eta Uarkapeko kirol guneetan.


Musakolako kiroldegiaren itxiera astean zeharreko egunetan 30 minutuz aurreratuko da. Beraz, erabiltzaileak kiroldegitik kanpo egon beharko dira 21:30tan. Uarkapeko gimnasioko ordutegiak ez du aldaketarik jasango. Jarduera fisikoa eta kirola modu bakarrean baino ezingo da egin eta horrek eragina izango du frontoien, tenis pista, padel pista eta squash pisten alokairuan. Bihartik aurrera ezingo dira alokatu.


Kiroldegian egiten den jarduera fisko oro musukoarekin egin beharko da, kasu honetan ez da izango posible maskara kentzea ezta jarduera fisiko intentsiboa egiteko momentuan. Beraz, gimnasioko makinak edota boulderrean dauden erabiltzaileek beti maskara jarrita izan beharko dute.


Taldeko edozein kirol jarduera eten egingo da, bai entrenamendu zein lehiaketetan. Salbuetsita daude lehiaketa profesionaletan eta erdi-profesionaletan dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak. Baimenduta geratzen diren kirol ekintzetan ezingo da ikuslerik izan.


Kirol zerbitzutik eskaintzen diren ikastaroak baimenduta daude 6ko taldeetan eta beti ere maskara erabilita (aretoko gehieneko edukieraren %40a gainditu gabe). Momentu honetan kirol zerbitzua aztertzen dago ezarritako baldintza eta dituen baliabideekin ikastaroak berriz ere martxan jartzeko aukerak.

Herritarrei arduraz jokatu eta ezarritako segurtasun arau guztiak betetzeko deia luzatzen die Udalak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen