Zale ugari hurbilduko dira larunbatean arratsaldeko 16:30ean Mojategira. Ordu horretan bi partida jokatuko dira. Harmailen alde batean, Mondrak Hernani izango du aurkari, eta beste aldean errugbiko Kanpanzar Arrasate eta Durango taldeen arteko partida jokatuko da.

Bi klubetako neskei dagokienez, Leintz Arizmendik arratsaldeko 15:30ean jokatuko du Urnietaren aurka Gipuzkoako herriko udal futbol zelaian. Bestalde, Arrasate/ORE errugbi taldea martxoaren 13ra arte ez da lehiaketara itzuliko.
Areto futboleko Mondrate taldeak Musakola kiroldegian jokatuko du. Partida arratsaldeko 17:30ean hasiko da, eta Afantxo Pescaderia Ferreres izango du aurrean. Pasaiako taldea lehiaketako liderra da, beraz, partida interesgarria izango da ikusgai.

Ordu berean Santanderren EBA ligako Mondragon Unibertsitateak jokatuko du. Partida Santanderreko Kirol Jauregian jokatuko da, eta aurrean Becedo Santander izango dute. Bestalde, Mondragon Unibertsitateko emakumezkoen taldeak Iturripen jokatuko du igandean arratsaldeko 18:00etan.
Larunbat arratsaldean ere Mugarri-Ingou eta Arrate Eibar taldeen arteko eskubaloi partida jokatuko da. Partida arratsaldeko 18:00etan hasiko da Iturripeko kiroldegian. Arrasateren taldearentzat ere partida garrantzitsua da jaitsiera fasea jokatzen ari direlako.

Larunbatean jokatuko duen azken taldeak Arizmendi KE izango da. Bailarako boleibol taldeak Hernaniren aurka jokatu du. Partida arratsaldeko 18:30ean jokatuko da Hernaniko Udal Kiroldegian.
