Kartelera: APT.
Asteburuko lehen partidak Arrasate Pilota Taldeak jokatuko ditu, ostiral arratsaldetik igandera bitarte. Uarkapen esaterako 9 norgehiagoka izango dira ikusgai.

Arizmendi boleibol taldea ere goiztiar ibiliko da. Azken bi partiduak irabazi ondoren, bihar, larunbata, Lasartera bidaiatuko dute Ostadarren aurka jokatzeko. Partidua goizeko 11:00etan hasiko da Maialen Chourraut kiroldegian.
AGT Arrasate/Eibar izango da zelaira irtengo den hurrengo taldea. Nahiz eta lokal bezala jokatu, asteburuan Eibarren jokatuko dute, taldea partekatzen duten klubaren zelaian. Partidua Unben jokatuko da, bihar, larunbata, eguerdiko 13:30ean. Kanpanzar Arrasatek berriz, Menditarrak taldea izango du aurkari. Partidua Lekarozko zelaian jokatuko da arratsaldeko 16:00etan, bihar, larunbata, ere.
Saskibaloiari dagokionez, Mondragon Unibertistateko nazional lehen mailako emakumezkoen taldeak Loiola Indautxu Deustuko Unibertsitatearen aurka jokatuko du. Partidua bihar, larunbata, jokatuko da, arratsaldeko 16:00etan, Bilboko Jesuiten Ikastetxean. Bestalde, EBA ligako Mondragon Unibertsitateko mutilek etxean jokatuko dute, Iturripen, igandean arratsaldeko 18:30ean. Oraingoan LBC Cocinas.com izango dute aurrez aurre.
Bestalde, futbolzaleek Leintz Arizmendik eta Mariñok Mojategin jokatuko duten partiduaz gozatzeko aukera izango dute. Partidua bihar, larunbata, jokatuko da arratsaldeko 18:30ean. Bitartean Mondrak igandera arte itxaron beharko du zelaira salto egiteko. Hernaniren aurka jokatuko dute arratsaldeko 16:30etan Hernaniko Zubipe futbol zelaian.

Bihar, larunbata, jokatuko duen beste taldeetako batek Mugarri-Ingou Arrasate izango da, oraingoan Done Pedro Hondarribia Bidasoaren aurka. Aurten maila aldatu duen arren oso ondo egokitzen ari da, eta azken hiru partiduak irabaziz. Partidua Iturripen jokatuko da arratsaldeko 18:00etan.

Kirol jardunaldiari amaiera emateko arduraduna areto futboleko Mondrate izango da. Igande honetan bere kantxan jokatuko du, Musakolan, bere zaleen aurrean. Aurkaria Aurrera Vitoria izango da eta partidua arratsaldeko 17:30ean hasiko da.