Kirol-zaleek izango dute non aukeratu asteburuan

0
220

Kirolzaleek non aukeratu izango dute asteburuan. Kirol jardunaldia Arrasate Pilota Taldeak irekiko du. Gaur, ostirala, jokatuko da jardunaldi honetako partidu bakarra. Partidua arratsaldeko 19:30ean izango da, Uarkape kiroldegian, eta Osoro arrasatearrak Ospeleren aurka jokatuko du.

Bihar, larunbata, beste 7 partidu jokatuko dira. Eguna errugbiarekin hasiko da. AGT/ERT taldeak Gaztedi izango du aurkari. Nahiz eta lokal bezala jokatu, Mutrikuko San Migel errugbi zelaian jokatuko dute eguerdiko 12:00etan. Bestalde, Kanpanzar Arrasatek Eibarren jokatuko du arratsaldeko 15:00etan. Eibarren aurka jokatuko du Unbe errugbi zelaian.

Mondra futbol taldeak eta Mondrate areto futbol taldeak etxean jokatuko dute bihar, larunbata. Mondra taldeak Mojategiko berdegunera salto egingo du arratsaldeko 16:30ean. Oraingoan Ilintxa izango da aurkaria. Mondratek, berriz, Usansolorekin neurtuko ditu indarrak. Partidua Musakolako kiroldegian jokatuko da arratsaldeko 17:45ean.

Saskibaloiari dagokionez, Mondragon Unibertsitateko emakumezkoen Lehen Mailako taldeak bihar, larunbata, arratsaldeko 18:00etan jokatuko du Iturripen. Aurrean Afilados Gasteiz Araba izango du. Bestalde, EBA Ligako gizonezkoen Mondragon Unibertsitatea izango da igandean jokatuko duen talde bakarra. Grupo Santiago taldea izango du aurrean Burgosko El Plantio kiroldegian arratsaldeko 18:00etan.

Bihar, larunbata, jokatuko duten beste bi taldeak boleiboleko Arizmendi eta eskubaloiko Mugarri Ingou Arrasate izango dira. Arizmendik Gasteizera bidaiatu beharko du Jatorkide Senior taldearen aurka jokatzeko. Partidua Aranaldeko kiroldegian jokatuko da arratsaldeko 18:30ean. Bestalde, Mugarri Ingou Arrasatek Iturripe kiroldegian jokatuko du arratsaldeko 20:00etan. Oraingoan Urola izango du aurkari.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen