Kirol-zaleek izango dute non aukeratu asteburuan

0
287

Mondra futbol taldeak kirol jardunaldiari hasiera emango dio asteburu honetan. Gainera, Mondrak derbia jokatuko du Bergararen aurka. Partidua larunbatean jokatuko da, arratsaldeko 16:30ean, Bergarako Agorrosin futbol zelaian.

Larunbatean ere, arratsaldeko 16:30ean Kanpanzar Arrasateren eta Atletiko San Sebastianen arteko errugbi partidua jokatuko da. Partidua Mojategiko errugbi zelaian jokatuko da. Bestalde, AGT/ERTk igandean jokatuko du, eguerdiko 12:30ean, Sarako Izarrak taldearen aurka. Partidua Mojategin ere izango da.

Areto futboleko Mondrate taldea Gernikara joango da larunbatean etxeko taldearen aurka jokatzeko. Partidua arratsaldeko 17:00etan hasiko da Bizkaiko herriko Santanape kiroldegian.

Larunbatean jokatuko den beste partidu bat Arizmendi izango da. Ibarreko boleibol taldeak etxean jokatuko duen lehen partidua izango da. Aurrean Galdakao izango du. Partidua Aretxabaletako Ibarra kiroldegian hasiko da arratsaldeko 18:00etan.

Eskubaloi zaleek ere kirol honetaz gozatzeko aukera izango dute Arrasaten. Mugarri Ingouk Iturripe kiroldegian jokatuko du larunbatean, arratsaldeko 18:30ean, Pizzeria Salento Elgoibarren aurka.

Amaitzeko, saskibaloiari dagokionez, Mondragon Unibertsitateko emakumezkoen Lehen Mailako taldea San Ignacio – Premo taldearen aurka arituko da. Partidua Iruñeko San Ignacio Larrabide kiroldegian jokatuko da larunbatean, arratsaldeko 20:00etan. Bestalde, EBA Ligako Mondragon Unibertsitateak igandean jokatuko du, arratsaldeko 18:30ean, Iturripen. Aurrean Cantbasket 04 izango du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen