Asteburuko lehen partiduak Arrasate Pilota Taldeak jokatuko ditu, ostiral arratsaldetik igandera bitarte. Uarkapen esaterako partidu bat izango da ikusgai.

Arizmendi boleibol taldea ere goiztiar ibiliko da. Gabonetako etenaldiaren ondoren, bihar, larunbata, Errioxako Unibertsitatearen aurka jokatuko du. Partidua arratsaldeko 16:30ean hasiko da Aretxabaletako Ibarra kiroldegian.

Mondrate izango da kantxara irtengo den hurrengo taldea. Larunbat honetan Portugaleten jokatuko du Jarrilleros taldearen aurka. Partidua Pando Aisia kiroldegian jokatuko da arratsaldeko 18:30ean.

Saskibaloiari dagokionez, EBA ligako Mondragon Unibertsitateak Palencian jokatuko du. Partidua, bihar, larunbata, jokatuko da Palenciako Udal Kiroldegian arratsaldeko 19:00etan. Oraingoan Grupo Inmapa Filipenses taldea izango du aurrez aurre. Bestalde, Mondragon Unibertistateko nazional lehen mailako emakumezkoen taldeak La Salleren aurka jokatuko du. Partidua igandean jokatuko da, arratsaldeko 18:00etan, Bilboko La Salle Ikastetxean.
Igandean jokatuko duen beste taldeetako batek Mugarri-Ingou Arrasate izango da, oraingoan Aritzbatalde Tabernaren aurka. Partidua Iturripen jokatuko da eguerdiko 12:00etan.

Bestalde, futbolzaleek Leintz Arizmendik eta Amaikak batek Mojategin jokatuko duten partiduaz gozatzeko aukera izango dute. Partidua igandean jokatuko da arratsaldeko 18:30ean. Bitartean Mondrak derbia jokatuko du igande arratsaldean Aloña Mendiren aurka. Partidua Oñatiko Azkoagain futbol zelaian jokatuko da arratsaldeko 16:30ean .