Kirol taldeek aste santuko atsedena izango dute azken txanparen aurretik

0
828

Datorren asteburuan, aste santua denez, ez da partidarik egongo baina asteburu honetan, hainbat talde lehiatu dira ligetako azken txanpan.

Mondratek garaipen garrantsitzua ekarri zuen Pasaiatik. Espainako kopako sailkatze fasea etxean jokatu nahi dute eta horretarako ezinbestekoa da gelditzen diren partidetan hutsik ez egitea. Mondrate 5-6 nagusitu zen partida estu batean eta une honetan bigarren postuan da, hirugarren sailkatuari 5 puntuko errenta ateratzen. Lau partida gelditzen dira, 12 puntu jokoan.

Mondrako gizonek ez zuten zorterik izan igoera lehiatzen ari den Zarautzen aurka. Zail zegoen Arrasatera 3 puntuekin itzultzea eta ezustekorik ez zen izan. 3-1 nagusitu ziren etxekoak. Une honetan 13. postuan dago Mondra, 31 punturekin. Atzetik estutzen ari dira eta hurrengo erronka, Aloña Mendiren aurkako derbia izango dute gizonek.

Futbolarekin jarraituz Mondrako emakumeak ere porrotarekin itzuli ziren Usurbildik. Kopa lehiatzen ari dira neskak eta azken aldian emaitza txukunak atera dituzte. Hala ere asteburukoa ez zen horren islada izan eta 6-0 nagusitu zen Usurbil. Hauei ere ez zaie askorik gelditzen denboraldia amaitzeko. Datorren jardunaldian Antigua Luberriren bisita jasoko dute.

Errugbian Kanpanzar Arrasatek garaipena eskuratu zuen liga erregularreko azken partidan, Eibarren aurka. Une honetan laugarren postua dute eta playoffa jokatuko lukete. Baina gureek atsedena izango duten azken jardunaldiak dena aldatu dezake. Laugarren postua lortzeko, azken jardunaldian Menditarrak eta AVK taldeek berdindu egin beharko lukete. Dena den, errugbian oso zaila da partida bat berdinketarekin amaitzea eta logikak denboraldiko azken partida izan dela agintzen du. Hala ere, ea zortea gureen aldekoa den. Kronika osoa hemen.

AGT-ERTk ere ligako bigarren faseko azkena jokatu zuen Sarako Izarra taldearen aurka. Neskek ordea ezin izan zuten gizonezkoen emaitzarik lortu eta porrotarekin itzuli ziren etxera, 32-20. Ondorioz, bosgarren postuan amaitu dute fasea, hiru garaipen eta bost porrotekin.

Saskibaloiari helduz, Mondragon Unibertsitateko neskak. Porrotarekin itzuli ziren ligako azken bidaiatik. Aurreko astean LF2 ligan jarraituko zutela ziurtatu ostean, ligan irautearen lehian dagoen Aceites Abril Adba Sanfer, Avilesko taldearen aurka jokatu zuten. 58-52 gailendu ziren etxekoak. Aste santuetatik bueltan, denboraldiko azkena jokatuko dute etxean.

Azkenik, Mondragon Unibertsitateko gizonek ez zuten hutsik egin. Pas Pielagos talde kantabriarra 20 puntuko aldeagatik hartu zuten mendean, 73-93. Garaipen honekin gizonek ere, haien esku eskuan dute lehen 8 postuetan amaitzea eta salbazioa kantxan lortzea. Horretarako, Bilbao Basket etxean garaitzea komeni da azken jardunaldian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen