AGT-ERTk emango dio hasiera asteburuari zapatuan. 12:00etan, Universitario Bilbao Rugby B taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak Mojategin. Ligako lehenengo fasea sailkapeneko bostgarren tokian amaitu ostean, bigarren faseari ekingo diote neskek zaleen aurrean. Bestetik, Kanpanzar Arrasatek atsedena izango du.
Eskubaloian, derbia izango dugu Iturripen. Mugarri Ingouk eta eta Soraluce BKE talde bergararraren arteko lehia 15:30ean jokatuko da. Etxekoak azken aurreko tokian dira eta beheko postuetatik aldentzeko garaipenaren bila irtengo dira urte berria behar bezala hasteko.
Jarraian Mondrako gizonen txanda izango da, 16:30ean. Zaleen aurrean, jaitsiera postuak atzean utzi ahal izateko urrezko hiru puntuen bila irtengo dira moreak, Azkoitiko Anaitasuna taldearen aurka.
Mondrate izango da asteburu honetan etxetik kanpo jokatuko duen talde bakarra. Hauek ere larunbatean jokatuko dute 17:30ean Kukuiaga Etxebarri taldearen aurka. Etxeko taldea Mondrateri bigarren postua lehiatzen ari zaion taldeetako bat da eta partida garrantzitsua izango da postu horretan sendo jarraitzeko.
Egunari amaiera emateko Mondragon Unibertsitateko emakumeek jokatuko dute Iturripen 18:30ean, Adba Sanfer ART- Chivo taldea izango dute aurkari. Aurkaria sailkapeneko beheko postuetan kokatuta dago eta seigarren garaipena eskuratzeko aukera bikaina dute gureek.
Igandean ere izango da zer ikusi. Mondrako emakumeek Urnietaren aurka jokatuko dute, Mojategin, 17:30ean. Ligako lehen puntuak eskuratzeko beste aukera bat izango dute neskek, ea lortzerik duten.
Azkenik, Mondragon Unibertsitateko gizonak kantxaratuko dira Iturripen, 18:30ean. Construcciones Gonzalo Crespo Pas-Piélagos taldea izango dute aurkari. Ondo hasi zuten liga mutilek baina azken jardunaldietan gainbeheran dator etxeko taldea. Gabonetako atsedenaren ostean, dinamika onera bueltatzeko aukera izango dute.




