Kirol sariak datorren ekainaren 20an banatuko dira

2
1463

Ekainak 20an, osteguna, egingo da aurtengo Arrasateko Kirol Sariak (AKS) ekitaldia. Kirolari onenaren eta Kirol talde onenaren sariak banatuko dira. Aurten Joshe Elorzari errekonozimendua eskainiko zaio galan. Sariak Seber Altube Altube plazan banatuko dira arratsaldeko 18:30ean. Eguraldi txarra egiten badu Kulturolan izango da ekitaldia.

Ekitaldia ekainaren 20an izango da, eta aukera biribila da astebururo Arrasateko kantxetan eta zelaietan kirola bultzatzen duten kirolariak balioan jartzeko. Herritarrek bihartik, ekainak 6, ekainaren 16ra arte eman ahal izango dute botoa udalaren webgunearen bidez: izenemateak.arrasate.eus/arrasateko-kirol-sariak-2024. Herritarrak sariak bozkatzera gonbidatu dituzte.

Joshe Elorzari errekonozimendua

Jose Ignazio Elorzak ‘Joshe’ jasokoi du Udalaren aipamen berezia. 1969tik egon zen atletismoari lortuta eta Arrasateko atletismoak izan duen sustatzaileetako bat izan da. Gaur egungo Arrasate Atletiko klubeko sortzailea izan zen eta bertako lehendakaria 1987 eta 1992 urteen artean. Joshe 2023ko abenduan zendu zen, kirol hau praktikatu izan duten herritar edota atleta guztiei egindako ekarpena handia izan da. Honen adibide herriko atleta batzuek lortutako emaitzen isalda, neurri haundi batean berak trasmititutako baloreengatik.

Hau guztiagatik, Joshe Elorzari eskainiko zaio errekonozimendu hau.

Kirolaren sari onenaren hautagaiak

  • Ane Zabala: Lasterketari arrasaterrak 101 kilemotroko Hiru Handiak lasterketa irabazi zuen iazko urrian. Arrasate-Udalatx eta Ahuntzen lasterketa ere irabazi ditu behin baino gehiagotan.
  • Iñigo Alzola: Mendi lasterkari arrasatearra Udalaitzeko tontorrera igo eta jaisteko 39 minutu eta 24 segundu behar izan zituen. Otsailean, Antzuolako 8 milak lasterketa irabazi zuen .
  • Ander Murua: Urte bikaina egiten dabil pilotari arrasatearra. Goñi memorialeko txapelduna izan da. Bergara Hiria torneoan txapela jantzi du bigarren urtez. Atzera begira Jarrita, abenduan, Abanca-DV torneoan txapelduna izan zen eta Antton Pebet memorialean ere garaile.
  • Yaman Mjahed: Yaman Mjahed. Aurtengo Martxoan, Madrilgo Vistalegren, 6.000 ikusleren aurrean errekuperatu du Yaman Mjahed Diamante-k WOW-ko lehenengo postua, 61 kilotan. Lesioaren ondoren galdutako maila berreskuratu zuen orduan, baina duela hilabete, maiatzean, Arrasatekoak debuta egin zuen borrokalari profesional modura. Yaman-ek Warlen Lopez borrokalari brasildarra menderatu zuen Madrilen.
  • Unai Axpe: Plater tiroketako Espainiako Errege Kopan txapeldun izan da. Hain zuzen ere, foso olinpikoko modalitatean bigarren kategoriako txapeldun, Malagan, 126 plateretatik 116 botata. Horrez gain, txapeldun izan da plater tiraketako Euskadiko Txapelketan.
  • Maialen Gallardo: laz profesionaletan debuta egin eta gero, Aste Santuetan jokatutako Europako kickboxing txapelketan irabazlea izan da
    boxeolari arrasatearra. 48 kilotan Marine Bigey frantziarra hartu zuen mendean, hain zuzen, Europako txapelduna zena. Duela hiru urte inguru
    hasi zen arrasatearra kickboxing-a egiten eta Sergio Sanchez Dinamita du entrenatzaile.
  • Jare Urrutia: Izugarrizko bidea egiten ari da Desoreka taldeko kide den Urrutia. laz, besteak beste, Barbastroko eta Madrilgo Espainiako Kopan parte hartu eta gero, aurten, Iruñean jokatu den infantil eta kadete mailako Espainiako Txapelketan urrezk0 domina eskuratu du.
  • Jokin Hurtado: Desoreka taldeko kide da Hurtado ere. laz, Euskadiko selekzioak hautatua, Jare Urrutiarekin batera, Barbastroko eta Madrilgo
    Espainiako Kopan parte hartu Zuen iaz. Aurten, Iruñean jokatu den infantil eta kadete mailako Espainiako Txapelketan urrezko domina eskuratu du
  • Malen Ruiz de Azua: Espainiako Atletismo Txapelketa irabazi zuen otsailean, Galizian, 4,30 Métroko saltoarekin. Hala, laugarrenez, Espainiako txapeldun bilakatu da. Pertika-jauziari dagokionez, estatu mailako izen handietako bat da Ruiz de Azua, modalitate honetan duen maila handia berretsi du eta urrezko domina lortuta.

Kirol talde onenaren sarirako hautagaiak

  • Saioa Karate Kluba: Iazko bide beretik jarraituta, parte hartu duten proba eta txapelketetan hainbat domina lortu dituzte azken hilabeteetan: Kyokushinen 43. nazioarteko txapelketan, sei sari garrantzitsu eta Nazioarteko estiloetako IV. Espainiako Kopan, bost domina, besteak beste. Harrobiarekin lan handia egiten duen kluba da.
  • Dragoi Gimnasia Taldea: Turkian ospatutako Europako Txapelketan parte hartu dute taldeka, hirugarren postua eskuratu zuten gimnastek. Gainera, Dragoiko kide Uxue Azkuek eta Pablo Corresek, bikoteka egin zuten lehia munduko kopan, seigarren lekuan bukatuz.
  • Mondrate: Igoera fasea jokatzeko sailkatu, Aurrera taldearen kontra jokatu eta berdinketa egin zuen Mondratek. Ondorioz, liga txapelketa gasteiztarrek gorago bukatuta, kanporatuta geratu dira. Dena den, denboraldi oso erregularra egin dute eta emaitza ona izan da hirugarren mailako taldearentzako.
  • Arrasate Atletiko Taldea: Arrasateko eta bailarako erreferente da Arrasate Atletiko Taldea. Punta-puntan diharduten atletak talde honetan hasitakoak dira. Harrobiarekin lan handia egiten dute eta horren lekuko da, adibidez, Ane del Fresnok Gipuzkoako Txapelketa irabazi izana.
  • Ointxe!: Ointxe!-ko senior mailako neskek danbatekoa eman dute aurten. Liga txapelketa biribila egin ostean LF2ra igotzeko txartela ematen zuen lauko finala irabazi zuten. Hori gutxi balitz, Granadako igoeran nagusi izan ziren eta hurrengo denboraldian LF2 mailan jokatuko dute.
  • Mondra: Nagusitasun osoz irabazi du Mondrak Gorengo mailako liga txapelketa. Urte osoan bi partidu bakarrik galduta, zuzeneko igoera lortu zuten. Hala, iaz galdutako maila berreskuratu dute arrasatearrek eta, irailetik aurrera, Ohorezko Erregionalean jokatuko dute.

2 IRUZKIN

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen