Kirol hitzordu ugari izango dira asteburuan

0
902
MONDRA

Mondrak, Leintz Arizmendik eta Ford Mugarrik etxean jokatuko dute, bitartean Mondragon Unibertsitateak Nafarroa aldera bidaiatuko du. ARTk eta Mondratek atsedenaldia izango dute asteburuan.

Futbolak irekiko du asteburuko jardunaldia. Zaleek bi partidu izango dituzte ikusgai larunbat arratsaldean Mojategin. Mondrak arratsaldeko 16:30ean Ordizia aurka jokatuko du, bigarren txandako lehen partidua. Garaipena lortu  ezkero Mondrak beste pauso bat emango du sailkapeneko beheko aldetik irteteko.

Ondoren  Leintz Arizmendi lehiatuko da, hain zuzen, arratsaldeko 18:30ean. Andoni Ezkurraren talderi irabaztea oso zaila da, eta euren lidergoa horrela erakusten du. Oraingoan Ostadar taldearen aurka jokatuko dute garaipen berri bat eskuratzeko asmoarekin.

Igandean berriz, beste bi partidu izango dira. Etxean Ford Mugarrik goizeko 11:30tik aurrera Ugeraga taldea hartuko du Iturripeko kiroldegian. Hondarribia Ilcapo taldearen aurka galdu ondoren, arrasatearrak garaipenaren ibilbidera bueltatzeko asmoarekin irtengo dira kantxara.

Bestalde, Mondragon Unibertsitateak Nafarroa aldera bidaiatuko du. Arratsaldeko 18:00etan Zizur Nagusiko Udal Kiroldegian Megacalzados Ardoiren aurka neurtuko dituzte euren indarrak Iñaki Ogaranen mutilek. Kantxa zaila izan da beti Nafarroako taldearena, baina momentu onean heltzen dira arrasatearrak.

Bukatzeko, Mondratek eta ARTk atsenenaldia izango dute urtarrilaren 26ra arte. Mondratek orduan emango dio hasiera denboraldiko bigarren txandari, eta ARTk igoera faseri ekingo dio.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen