Astelehenetik aurrera, online bete daiteke www.arrasate.eus -en eta era fisikoan Musakolako kiroldegian eta BAZen.
Testua: Arrasateko Udala.
Arrasateko Udalak aurrera jarraitzen du Kirol Azpiegituren Mapa osatzen: Kirol Azpiegituren berritze lanei buruzko galdetegia jarri du herritarren eskura, orain arte burututako lanketaren kontraste lana egiteko asmoz.
Aipatutako galdetegia online izango da eskura, udal web gunearen bidez datorren astelehenetik aurrera, abenduak 20. Horrez gain, Musakolako kiroldegian eta BAZen ere paperez eskuratu ahal izango da, eta paperez bete ondoren, leku horietan izango diren postontzian utzi ahal izango dira.
Aste honetan zehar ere hainbat saio egingo dira kalean, galdetegiak betetzeko mahaiak jarriz. Hurrengo saioa ostiral honetan izango da, abenduak 17. Goizez, Seber Altube plazan, eta arratsaldez, Arima Zubi plazan. Aurrez, jada, Udalak hiru saio egun ditu: Biteri plazan, kiroldegian eta Maiatzak 1 plazan.
Bide horiez gain, honako telefonoaren/Whatsaparen bidez galdetegia telefonoz betetzeko hitzordua adostu daiteke: 688 648 040.
Udaberritik hona, hausnarketa prozesu bat ari da garatzen Udala Kirol Azpiegituren Mapa eta horren elementuen berritze lanak adoste eta leheneste aldera. Horretan, propio sortutako deliberaziorako lan talde bat osatu zen udaberrian, non herriko kirol klubetako ordezkariak, hezkuntzako hainbat zentro, ausaz hautatutako kirol zerbitzuetako hainbat erabiltzaile, eta ausaz hautatutako herritarrak ere. Lan talde honetan, hiru hilabetetan zehar sortu diren ideiak, eta Udalean azken urteetan landu izan diren ideiak Arrasateko herritarrekin kontrastatzea da orain martxan jarriko den galdetegiaren helburua. Hau da, herritarrek, landu diren hainbat ideien eta proposamenen inguruan dituzten iritziak jasotzea, lan taldearen hausnarketa bera osatzeko, eta datozen urteetan egikaritzeko azpiegituren eraberritze plangintza proposamena sortu ahal izateko.