Kirol-azpiegituren Mapa definitzeko Eztabaidarako Taldea batuko da gaur estreinakoz

13
1458

Udalak azaldu duenez, taldean “ausaz aukeratutako 11 herritar arituko dira, ausaz aukeratutako kirol-instalazioen 8 erabiltzaile eta kirol kluben ordezkariak. Guztira 30 bat pertsona batuko dira”.

Argazkia: MB artxiboa.

Hiru bilera ezberdin planteatu dituzte, gaurkoaz gain, irailaren 21ean eta urriaren 5ean ere biltzekoak baitira, “Arrasateko azpiegiturek esku hartzeko dituzten premiei eta etorkizuneko obrak egiteko ordenari buruz hitz egiteko”.

Musakolako kiroldegia berritzeko aurreproiektuari jarraiki, Udalak “Kirol Azpiegituren azterketaren bigarren fasea du abian: Musakolako kiroldegiaz gain, Udalak herritarrekin batera landu nahi du udalerriko azpiegituren mapa, hala nola Iturripeko kiroldegia edo Uarkapeko frontoia: Arrasateko Kirol Azpiegituren Mapa”.

Parte-hartze prozesua “ekainaren hasieran hasi zen. Eztabaidarako lantaldeak, gaur, irailaren 14an, ekingo dio bere ibilbideari, eta, hiru lan-saioren bidez, egungo kirol azpiegituren diagnostikoa egingo du eta esku hartzeko beharrak antzemango ditu”.

Urriaren amaieran eta azaroaren hasieran, Udalak karpa bat jarriko du kalean “5 egunez, herritarrek beren iritziak utzi eta ekarpenak egin ditzaten”.

Ander Garay Kiroletako zinegotziak adierazi duenez, “gure herriak duen egiturazko beharrari ausardiaz heldu behar zaio: kirol-azpiegiturak. Arrasateko kirolaren etorkizuna herritarrekin definitzen ari gara. 10 urteko inbertsio plana dugu buruan, ondoren parte-hartze prozesuan zehazten den proiektura egokituko dena”. Udalak aurreikusten du 5 fase izatea:

  1. fasea: “prozesuaren diseinua eta egitura sortzea. 5 lantalde egongo dira: kirol-batzordearen taldea, langileen ordezkarien taldea, kluben taldea, erabiltzaileen taldea, herritarren taldea”.

2. fasea: “diagnostiko bat sortzeko deliberazioa. Esku hartzeko beharra duten kirol-azpiegituren mapa eta diagnostikoa sortzea; lehentasunezko esku-hartzeen ezaugarriak; aukera ekonomikoen eta mugen gogoeta; esku-hartzeen ordena”.

3. fasea: “herritarrekin eta Haurren Kontseiluarekin kontrastatzea. 5 eguneko saio irekiak”.

4. fasea: “adostasuna eta itxiera. Herritarren ekarpenak eta balorazioak jasotzea eta aukera berriak aztertzea”.

5. fasea: “emaitzak dokumentatzea eta kirol-instalazioak birmoldatzeko proiektua abian jartzea”.

13 IRUZKIN

  1. Garbi dago PNV-PSOEko zinegotziek ez daukatela ideia bakar bat ere ez kirol azpiegiturez eta ezta ezertaz.Horregatik ari dira holako zirkoak montatzen. Hau egiteko kanpoko enpresa bat kontratatuko dute?. Eta onartuko balute ez daukatela ezer eskaintzeko Arrasateko herriari? Eta polikiroldegi galaktikoaren propagandarekin bozka eman zietenak hasarretuta daude? Inprobisizazio etengabe hau merezi dugu arrasatearrok? Uste dute Alkateak merezi duela kobratzen duen soldata tzarra?

  2. Hauek azken 6 urteetan 30 miloi euro xahutu dituzte porlanean: Aprendizes, Kulturola, jolasparke estaliak, Arima Zubi pareko etorbidea, Ekobulevarra, Ur jolas parkeak, ez dakit zenbat igogailu publiko ta beste hainbat eta hainbat obra: teilatuak, lokalak, komunak… beraien lagun konstruktore ta albañilei denon dirua emateko. Ta orain hau??? Arrasatetarrok zerbait egin beharra daukagu, beste 30 miloi euro ez ditzazten polikiroldegi megalomano eta faraoniko batetan konprometitu!!! Berandu baino lehen, Mondrautarrok jaiki gaitezen porlanzale hauei nahikoa da esatera!!!

  3. Porlanean inbertitu dutela esan baino, uste dut egokiagoa dela esatea herritarrei zerbitzu berriak eta hobeak eskaintzeko azpiegituretan inbertitzen ari direla. Nik Kiroldegi berri bat nahi dut, gaur egun dagoena ez baitago egoera onean! Nik Udalari herria txukun eta kalitatezko zerbitzuekin mantentzea eskatzen diot. Eta ari dira, lehen baino askoz gehiago.

    Ur parkeak begira zein arrakasta izan duten udan! Kulturola eta Musika Etxea inoiz egin diren inbertsio onenetakoak izango dira ziur, eta bestela galdetu herri eragileei.

    Hain basikoa da esatea konstruktorei laguntzen dietela, ez duzu ez administrazioaren funtzionamendua ezagutzen, ezta herri honen beharrak ere. Zuk zure etxea erostean konstruktora lagunen bateri emango zenion dirua ez?

    Komunka, teilatuak, lokalak… Zer kenduko zenuke zuk? Nik ezer ez, askoz gehiago egingo nuke!

  4. Kulturola, izenetik hasita, Zerrajera baztertuz, zabor arkitektonikoaren adibide moduan erakutsi beharko litzateke. Erreka gainean, arau minimoak ere errespetatu gabe.Obra itsusi eta edesegokia. Ez dut uste eraikin horretan sortuko den kulturak konpensatuko duenik ekologiaren aurkako eraso hau. Herri normal batean eraikin hori botata egongo litzateke. Eta Arrasatekua hori ez litzateke biziko erreka gaineko etxe batean.
    Musika Eskolaz ere beste horrenbeste, Aprendizes eraikina bota izan balitz hobeto.Eraikin horrek ez zuen inolako balio artistikorik. Zabor arkitektoniko hori berreraikitzeak erakusten du Arrasaten dagoen maila kulturala. Lotsagarria beharko luke baina batzuk oso harro daude porlanarekin egiten ari diren zabor horrekin.
    Espazio hori erabat itsusi utzi dute, diru eta baliabideen xahuketa. Eta kudeaketa eskasaren adibideak: gain kostuak eta epeak ez dituzte bete.

  5. Ezker abertzaleak ze eskaini dau azkenengo urtetan ba? Bakarrik orro in eta marmarti egon plenuetan.
    Eta eurek Gobernuan zazenian ze eskaintzen zauien? Ezer erez. Bueno bai zarata eta zikinkerixa grabetan.

    • Orroetan espezialista nagusia gobernuko hirigintza zinegotzia. Ez dezagun ahaztu orain dela urte batzutako San Juan jaietan plazan pankarta bategatik emandako espektakulua. Horiek bai orroak, ikustekoak ume izutuen aurpegiak. Tabernari edo merkatariei, beraien ideologiagatik, hirigintzako eskaerei marmarti zenbatetan erantzun dien ere nabarmentzekoa. Eta Ezker abertzaleak zer eskaintzen zuen gobernuan zegoenean?Ba gutxienez gaur egungoak eskaintzen duen berdina, baina Bilbo edo Gasteizetik telegidatu gabe. Zintzotasun pixka bat. Proiektuetako batzuk gainera orain dela urte batzuetatik datoz, Ezker abertzalearen gobernu garaietatik. Umiltasun faltak galtzen zaitu “Ereño”.

    • Momentuaz ari gara hizketan eta gauzak oso trakets egiten zabiltzate. Ezin dena da ideiarik ez duten zinrgotziak jarri eta guztia azpikontratatu. Gauza bat da iritzia eskatzea herriari eta beste bat idearik ez edukitzea…

  6. Eztabaida politikoan zabiltzate…egunero berdina baina azkenean ez gaituzue erabiltzaileei entzuten.
    Argi dago polikiroldegia zaharkitua dagoela, baina norbaitek egin al du ausnarketa serio bat eta galdetu digu erabiltzaileei eta kirol klub guztiei zeintzu diren gure beharrak?
    Oso polita iruditu zitzaidan maketa eta argazki galaktikoak, baina ikusten da nun geratuko diren, mugimendu elektoralista hutsean.
    Nik galdetzen dut, zergaitik musakolako polikiroldegia eta ez azpiegitua herrian sakabanatua? Iturripe? Huarkape? Norbaitek pentsatu al du musakolan kirol eskeintza guztia jartzeak ekartzen dituen galerak? Kotxea aparkatzeko tokia adibidez? Zelan konponduko da hori, OTA eremu berri batekin musakolan?
    Uste dut behin eta berriz ausnarketa serio bat behar dela, eta erabilzaileen iritzia kontuan hartzea.

  7. Ereño; kulturola eta araba etorbideko proiektuak Ezker abertzaleak proiektatu zituen eta zuek ejekutatu bestet¡rik ez duzue egin (hau dokumentatuta dago) , beste asko zituzten zuek kajoain sartu duzuenak, azoka adibide. Zentratu zuen egitekoan gaur

  8. Libe: Kulturola eta Araba Etorbideko obra oso txarto egin dira. Horrek ere erakusten du Ezker Abertzalearen maila herri honetan. Funtsean Exker Abertzaleak eta PNV- PSOEk programa bera dute: herria suntsitu, porlanez bete, natura ( erreka tartean) ez errespetatu eta herria itsusiagoa egin.

  9. Noiz arte jarraitxu biozue ridikulua itxen mondraberriko komentarixotatik? Politika udaletxien eiñ, eta ez hemendik, nazkatuta gauz umien pare ibiltzen zariela ikustiaz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen