Kinka larrian direnei laguntzeko aukera dago Arrasateko supermerkatuetan ere

0
414

Arrasateko Eroski, BM edota Lidl supermerkatuek abian dituzte kanpaina ezberdinak, haur-pobreziaren aurka, txertaketen alde eta ingurumena babesteko.

Urte gogorra izaten ari da 2020a, eta pertsona ugari kinka larrian daude arrazoi ezberdinengatik. Hori jakinik, Arrasateko supermerkatuak elkartasunezko kanpainetan parte hartzen dabiltza.

Aurreko asteburuan, esaterako, kontsumitzaileek bonoak erosi ahal izan zituzten, Elikagai-bankuaren bitartez, ekonomikoki larri dauden pertsonei laguntzeko. Ekimen horretan adibidez Olarteko Día supermerkatuak parte hartu zuen.

Gipuzkoako Elikagai-Bankuak zabalik dauka herritarrek dohaintzak egiteko aukera, bere webgunearen bitartez, hemen klikatuta

Elkartasunez jokatzeko aukera zabalik jarraitzen du komertzio hauetan ere. Musakolako Hiper Eroskik eta Zerrajera kaleko Consumerrek abian dute Zentimo Solidarioak kanpaina:

Erosleak kaxan bere erosketa ordaintzean zentimo batzuk eman ditzake dohaintzan haur-probeziaren aurka, bazterketa sozialean daudenen alde, minbiziaren aurka edoeta ingurumenaren alde.

Era berean, Musakolako Lidl supermerkatuak martxan dauka poltsa berrerabilgarrien kanpaina: poltsaren prezioa 0’50 eurokoa da, eta saldutako poltsa bakoitzeko, Lidl-ek Save the Childreni 0’05 euro emango dizkio. Ekimen hau haur pobreziari aurre egitekoa da.

Halaber, Musakolako BM supermerkatua martxan jartzekoa da haurren txertaketaren aldeko kanpaina bat.
Hain zuzen, tuberkulosiaren eta poliomielitisaren aurkako txertaketa. Horretarako, erosleak 2 euroko edo 5 euroko dohaintza egin ahalko du kaxan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen