Kike Bigurik umorezko bakarrizketa irekia emango du Nagusien Astean

0
655

Argazkia: Euskal Aktoreen Batasuna.

ANAKON elkarte antolatzaileak azaldu du “aldaketa garrantzitsu bat izan dela irailaren 27ko ekitaldira begira”:

“Kaitin Allende artistak, arrazoi pertsonalengatik, ezingo du parte hartu. Bere ordez Kike Biguri arituko da, bakarrizketagile eta aktore ezaguna”.

Ekitaldi hau adin guztiendako Nagusien Astearen baitakoa da, eta helburu ditu “gure nagusiakomentzea eta eurekin gozatzea”.

Kike Biguri ezaguna da “saio ezagunetan parte hartu duelako, ‘Vaya Semanita’ saioan, ‘La que se avecina’ telesailean eta beste hainbatetan”.

“Bi hamarkada baino gehiagoko ibilbidea dauka, Kike nabarmendu da, ez soilik bere talentu komikoagatik, baita publikoarekin konektatzeko gaitasunagatik ere”.

“Umore freskoa eta dinamikoa” egiten du, eta antzezlanak ere eskaini ditu, baita “kritikak txalortutako bakarrizketak” ere, egunerokotasuna hizpide.

Arrasateko Nagusien Kontseiluak adierazi du “sentitzen dugu aldaketa honek eragin dezakeen edozein eragozpen, baina sinetsita gaude Kike Bigurik esperientzia bikaina eskainiko duela”.

“Pertsona denak gonbidatzen ditugu proposamen berri honetaz gozatzera, eta barrez zein umore onez beteriko arratsalde bat partekatzera”.

Ekitaldi irekia irailaren 27an izango da (ostirala) arratsaldeko 17:30ean Kulturaten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen