Kike Amonarrizek gurasoentzat euskarari buruz hitzaldia emango du

0
362

Testua eta kartela: AED.

Datorren asteartean, azaroak 14, Si yo no sé euskera ¿cómo le puedo ayudar? izenburuko hitzaldia eskainiko du Kike Amonarrizek, 18:00etatik aurrera, Kulturateko areto nagusian. Ekimena Haurren aurrean helduok heldu ariketa soziala indartzera dator, GEIKEk antolatuta.

Saioan zehar, seme-alaba txikiak ditugun gurasook geure buruari sarri egiten egiten dizkiogun hamaika galderari erantzuten saiatuko gara Amonarrizekin: nola ikasten dituzte haurrek hizkuntzak? Nola erraztu eta indartu genezake ikasketa-prozesu hori, euskaraz jakin ez arren? Nola lortu euskaraz hitz egin dezaten? Nola lortu euskararekiko jarrera positiboa izan dezatela hizkuntza menderatu eta etorkizunean zailtasunik gabe erabili dezaten?

Ekintza gaztelaniaz izango da, euskaraz gutxi edo ezer ez dakiten gurasoengana heldu ahal izateko. Halere, Amonarrizen aholkuak guztiontzat izango dira lagungarri.  Hitzaldiak ordu eta erdi inguru iraungo du eta zaintza zerbitzua egongo da aukeran. Zerbitzu hori behar izanez gero, txatxilipurdi@txatxilipurdi.eus helbidera idatzi azaroaren 13ko eguerdia baino lehen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen