Asteburu honetan ospatuko den Merkemerkauaren baitan, Kids&Us akademiak 2018 eta 2020 bitartean jaiotako haurrei zuzendutako ipuin kontaketa antolatu du, Ibai-Artearekin lankidetzan.
‘Storytime for babies’ ingelesezko antzerki emanaldiak dira, haurtxoentzako istorio dibertigarri eta oso adierazkorrak dira. 30 minutu irauten dute. Oso parte-hartzaileak eta dinamikoak dira, eta ulermen errazeko esparru batean girotuta daude beti.
Noiz: Ostiralean, irailak 09
Lekua: Biteri plazan
Doakoa
3 emanaldi izango dira: 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan.
Aforo mugatua izango denez, haur bakoitzak txanda bakarra aukera dezake. Gonbidapenak haurrentzako dira, harekin joango den gurasoak ez du gonbidapenik behar. Heldu bat haur bakoitzeko.
Lortu zure gonbidapena https://entradium.com/events/storytime-babies-where-do-you-live
