Kia’s Show Band ikuskizuna izan da familientzat Gabonetako karpan

0
273

Kids & Us akademiak eta Ibai-Arte elkarteak antolaturik, haur eta helduentzat animaziozko ekitaldia egin zen atzo arratsaldean Biteri plazan.

Argazkiak: Kids & Us.

Antolakuntzak adierazi du “150 sarrerak ordu gutxiren buruan agortu zirela”. Era berean, “Gabonetako abesti dibertigarriekin gozatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren haur eta heldu guztiek”.

Horretarako, “musikariekin eta dantzariekin elkarreragiteko, hainbat instrumentu banatu zituzten eta abesteaz gain dantzan eta koreografiak eginaz une dibertigarria igaro zuten ikusleek”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen