Kepa Arronategi preso gernikarra Aita Menni Ospitalera eraman dute

0
1536

Orain arte Zuerako (Zaragoza, estatu espainiarra) espetxean izan da, buruko gaixotasun bat sufrituta. Aita Menniko presoentzako unitatera eraman dute, zigorra betetzen jarrai dezan.

Kepa Arronategi Azurmendi buruko gaixotasun bat sufritzen du, eta besteak beste Etxeratek bere askatasuna exijitu izan du. Aurtengo maiatzean Auzitegi Nazionala delakoaren espetxe zaintzako epaileak onartu egin zuen gatibuaren lekualdaketa.

Atxiloketaren eta inkomunikazioaren ostean torturak salatu zituen. Espainiar justiziak ebatzi zuenez, 1997an Juan Carlos de Borbon espainiar erregearen aurkako atentatu saiakera batean parte hartu zuen.

Dispertsatuta izan da, eta hemendik aurrera Gesalibarko erietxean presoentzako unitatean beteko du zigorra.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen