Kepa Arkauz “ondo” dago, baina bihar epailearen aurretik pasatuko da

0
1512

Mobilizazio jendetsu batek gaur ere bere askatasuna aldarrikatu du, baita atxilotutako beste bi pertsonena ere, “Konponbide garaia da”.

Arrasatearra gaur arratsaldean bere abokatuarekin egon ahal izan da, eta abokatuari transmititu dio “ondo” dagoela eta “behar bezala” tratatu dutela.

Gaur atxilotu guztiek uko egin diote guardia zibilaren aurrean deklaratzeari. Halaber, abokatuek azaldu dute atxilotuak “bihar goizeko 10:00etan Audientzia Nazionala delakora trasladatuko dituztela, epailearen aurretik pasatzeko”.

Euren askatasunaren alde, eta atxiloketen kontra, manifestazioa egin da gaur arratsaldean Sare Arrasatek antolaturik, “Konponbide garaia dela” adieraziz.

Erlazionatutako albisteak:

Kepa Arkauz atxilotzea “sufriarazle eta mendekuzkoa” dela salatu du Sarek

Guardia zibilek Kepa Arkauzen etxea miatu dute eta atxilo eraman dute

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen