Kepa Arkauz “bihar goizean epailearen aurretik pasatuko da”, gaur 2. bilkura

0
1628

Madrilgo Tres Cantos-eko komandantzia militarrean omen dago, eta familiatik azaldu dutenez hiru atxilotuei “gaur arratsaldeko 16:00etan jarri diete deklarazioa hartzeko hitzordua”. Sarek gaurko (astearterako) bilkura berri bat deitu du.

Argazkia: Raul Bogajo – Foku.

Kepa Arkauz arrasatearra, Ekhine Eizagirre zarauztarra eta Imanol Jaio abadiñarra atzo atxilotu zituzten guardia zibilek.

Institutu militarrak komunikatu zuenez, atxilotuak “ez dira inkomunikatuko”, baina Keparen familiari adibidez ez diote azaldu non dagoen. Badirudi Madrilgo Tres Cantos-eko komandantzia militarrera eraman zituztela.

Horren ostean, Audientzia Nazionala delakoaren esku utziko ditu. Familiak azaldu ahal izan duenez hiru atxilotuei “gaur arratsaldeko 16:00etan jarri diete deklarazioa hartzeko hitzordua”.

Gaur arratsaldean ere hiru euskaldunek euren “abokatuekin egoteko aukera izango dute, eta bihar goizean epailearen aurretik pasatuko dira”.

Hiru atxiloketen kontra, gaur arratsaldean mobilizazio berri bat egingo da Arrasaten, Sarek antolaturik: manifestazioa arratsaldeko 19:30ean abiatuko da Seber Altubetik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen