Kepa Arkauz baldintzapean aske geratu da

0
1858

Hiru atxilotuak libre geratu dira, Fiskaltzak Audientzia Nazionala delakoan hala eskatuta. Ismael Moreno epailearen aurrean deklaratu dute. Abokatuek hala azaldu diote arrasatearraren familiari, eta familiak hala baieztatu dio Mondraberriri.

Atxilotuek uko egin diote espainiar Fiskaltzaren eta epailearen galderei erantzuteari. Fiskaltzak hirurak aske uztea eskatu dio epaileari.

Morenoren hitzetan, hiru euskal herritarren “espainiar naziotasuna” eta euren “errotze pertsonala eta familiarra” faktore garrantzitsuak dira “ihes egiteko arriskurik ez dagoela” oinarritzeko.

Epaile honek leporatu egin die “lehergailuak izatea helburu terroristekin”. Auto judizialek ez dituzte aipatzen guardia zibilek aurkeztutako ustezko frogak.

Epaileak jakinarazi du Kepa Arkauz eta beste bi pertsonak ezingo direla espainiar estatutik irten, hartara pasaporteak kendu dizkiete, eta astero epaitegira joan beharko dira.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen