Ekitaldi irekia Altamiran izango da, PNL teknika azalduko da, eta Juan Antonio Nuño instruktoreak emango du.
Katearen Loturak elkarte arrasatearra herriko eta inguruko hainbat gurasok osatzen dute, adikzioak dituzten mutil batzuen gurasoak.
Gaixotasun, adikzio, lapurreta akusazioak,… dituzten mutilen gurasoak dira, eta euren helburuetako bat da jokabide horien arrazoiak jendeari azaltzea.
Horregatik, PNL edo Programazio Neurolinguistikoaren inguruko hitzaldi ireki bat antolatu dute. Wikipediaren arabera:
“PNL teknikaren laguntzarekin, pentsamendu negatiboak eduki beharrean kontzienteki kontrolatu daitekeen eta etekin handiagoak ematen dituen jarrera baikorragoa izan dezakegu komunikazio pertsonalean eta erakundeetako zuzendaritzetan zein enpresa munduan”.
Bere helburuak dira “pentsamendu txarrak alde batera uztea eta pentsamendu onei bidea irekitzea, gure osasun psikologikoa zaintzeko”.
Hitzaldia hau Juan Antonio Nuño instruktoreak emango du, PNL coaching-en nazioarteko elkartearen babesarekin. Ekitaldi irekia Jose Luis Iñarra kaleko 32an izango da (Altamiran), martxoaren 16an, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara.