Katalunian ere ‘Porru’ren ikerketa hizpide da, heroina eta guardia zibilari buruzkoa

0
1594

Argazkia: MB artxiboa.

Jose Luis Etxebarria aurreko domekan zendu zen, 65 urte zituela. 1981etik 2012ra Arrasateko udaltzainburu bezala lan egin zuen, eta Berria.eus egunkariari 2015ean ziurtatu bezala, 80etako hasieran Arrasateko udaltzainek “frogatu genuen droga kuarteletatik (guardia zibilen Bilboko Salvetik eta Donostiako Intxaurrondotik) ekartzen zutela Arrasatera”.

Berria.eus-eko elkarrizketa Oihan Vitoria kazetari arrasatearrak egin zion, eta ‘Porru’ren heriotza dela, zenbait hedabidek ikerketa hori gogora ekarri dute, edota horren berri eman dute:

Hala egin du Katalan Herrietako ara.cat egunkariak, ‘El mite de la Guàrdia Civil virginal perviu’ artikuluarekin, Àlex Gutiérrez kazetariaren eskutik. Katalanezko hedabide irakurriena da: 5’3 milioi bisita eta 2’2 milioi bisitari bakar izan ditu 2022ko urrian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen