Kataluniako Crim taldea Kooltur Ostegunak ekimenean izango da

0
190

Gaur, osteguna, martxoak 23, Crim taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Testua: Kooltur Ostegunak. Argazkia eta bideoa: Crim.

Tarragonako Crim taldea Kataluniako punk-rock talde handienetakoa da gaur egun, baina taldekideak ez dira aldatu. Gitarra gogor baina melodia barnerakoiez lagunduta, gogora ekartzen dizkigu Leatherface, Social Distortion eta bestelako taldeak.
Kooltur Ostegunetan hainbat alditan izanak, haziz eta haziz doaz eta Europan zehar egindako ehunka kontzertuek are eta zuzeneko zainduagoa bermatzen dute.

Oraingoan ‘Cancons de Mort’ izeneko zazpigarren diskoa aurkeztuko dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen