Gauzalea eta ixila da, eta katu txiki baten tamainakoa da. Arrasatear batek ale hau topatu du gaur goizean mendialdean ibiltzen ari zela.
Argazkiak: Ramon Ugalde.
Katajinetak (Genetta genetta) katu txiki baten tamaina dauka, eta bakartia eta gauzalea da. Horregatik berau ikustea zaila izaten da.

Ramon Ugalde arrasatearra eta bere lagun bat gaur goizean mendi-buelta oinez egiten zebiltzala, katajineta hau topatu dute errepidean harrapatuta, Tellamendi inguruan, Aramaioko Eguzkierripa auzoko Anibarri errota ohiaren inguruan.
Katajineta basasaguz, katagorriz, hegaztiz, muskerrez, anfibioz, intsektuz eta arrautzaz elikatzen da. Zuhaitzetatik trebetasun handiz mugitzen da eta bizkorra da. Euskal Herri osoan oso hedatuta dago, bai kantauri zein mediterraneo isurialdean.