Bertako bidea zabalagoa izango da, eta oinezkoek nahiz txirrindulariek erabili ahalko dute. Atzerapen batzuen ostean, lanak hasi dira, eta Aldundiaren arabera bidegorria aurtengo “lehen sehilabetean” prest egongo da.
Campezo Obras y Servicios SA enpresak hasi ditu obrak oraintsu. Eskabadora lanean dihardu Kataideko berdegunean, bide bat egiten dabil, bide hori obretako makinek erabil dezaten.
Obrak egitearen truke, Gipuzkoako Foru Aldundiak 321.969’33 € ordainduko dizkio enpresari (BEZ barne). Horretarako “6 asteko” epea izango du, eta Aldundiak iragarri izan duenez, bide berria aurtengo “lehen sehilabetean” egongo da prest.