Kataideko bidegorria eta oinezkoen bidea egiteko esleipena ireki du Aldundiak

3
753

Obrak egiteko interesa duten enpresek euren proposamenak aurkez diezaiokete Aldundiari. Proiektuaren aurrekontua 328.930’09 eurokoa da (BEZ barne).

Argazkia: MB artxiboa.

Kataide industrialdean bidegorri zati bat egiteko proiektuak aurrera jarraitzen du, atzerapenarekin bada ere.

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreko asteartean, uztailaren 6an, ireki egin zuen obra hauen lizitazioa, eta beraz ordutik enpresek euren proposamenak aurkez diezaizkiokete.

Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa Sailak 271.843’05 € (BEZ barik) bideratu ditu obra hauek egiteko.

Azpiegitura berria oinezkoentzat eta txirrindularientzat izango da, eta 690 metro luze izango da, Zabaletako zubia eta Epeleko araztegia elkartuz.

3 IRUZKIN

  1. Mariaren zenbat argazki eta promesa balio ditu bidegorri batek?

    Zenbat aldiz irten dira bidegorri zati honen inguruko “albiste”, argazki eta bete gabeko promesak?

    Oraindik egin gabeko bidegorri zatiak hainbeste espazio hartu badu prensan, baliteke baten batek pentsatzea Arrasateko herritarrak inozoak garela.

    • Gizartearen zati handienak ez du autokritikarako gaitasunik eta prentsan agertzen den edozer jaten du… inozoak gare duda barik eta postureo hau gogor kritikatu eta penalizatu ordez txalo egingo diogu

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen