Kataideko bidegorria egiteko obrak “urte amaieran” abiatuko dira

0
402

Aldundiak gaur azaldu digu “egitasmoaren idazketa teknikoa egiten” ari dela. Printzipioz ez da “konplexutasun handiko obra bat, eta beraz aurreikusten dugu bidegorria 2021eko hasieran prest izatea”.

Atzo informatu genizuen bezala, Ura Agentziak obrak egiteko baimena eman dio Aldundiari. Gaur, Aldundiko Mugikortasuna eta Antolaketa Sailetik adierazi digute proiektuak aurrera jarraitzen duela.

“Orain egitasmoaren idazketa teknikoa egiten gabiltza, eta ondoren lizitaziora aterako dugu” obrak egingo dituen enpresa aukeratzeko.

Covid-19aren testuinguruan “Aldundiak bidegorrien aurrekontuan murrizketa batzuk egin behar izan ditu, diru hori behar handiagotara zuzentzeko. Kataideko bidegorriak, baina, ez du murrizketarik izan”.

Horrela, Aldundiak aurreikusten du 2020ko “urte amaieran obrak hastea, eta konplexutasun handiko obrak izango ez direnez, espero dugu 2021eko urte hasieran prest izatea”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen