Kartel berria jarri dute Araba Etorbidean

13
3185

Araba Etorbideko lanak azken txanpara iristen ari dira, hainbat hilabetez lanean aritu ondoren. Gaur, ‘Arrasate-Mondragon’ hitzak dituen kartela jarri dute biribilgunearen erdian. Horrela, kartela gune horretatik sartzen diren pertsona guztiei herriari ongietorria emateko pentsatuta dago.

Biribilguneko egokitzapen osoa (letrak, asfaltazioa…) 22.000 euroko kostoa izan du. Guzti hau Araba Etorbideko 1.800.000 euroko proiektuaren barnean dago.

13 IRUZKIN

  1. Jakin daiteke zenbat diru gastatu duten kutrada hori jartzeko?
    Ez da ondo ikusten, karreteran bisibilitatea kentzen du, nire ustez zatar gelditzen da…
    Eta konfinatuta gauden honetan hori da lehentasunezko lana benetan?

    Arrasateren gainean “WELCOME TO” jartzea bakarrik falta zaie.
    En cada casa un ladrón, y en el Ayuntamiento un montón.

  2. 22.000€?????????? Alkatea herritarroi aurpegira barre egiten hari zaigu edo?????

    22.000€ biribilgune batean botata… Eta non daude taberna edo denda ixtera behartuta egon garenondako dirulaguntzak?? Non daude langabezian edo ERTEan daudenentzat dirulaguntzak?? Non daude herritarrondako maskarillak??

    Herri oso panpoxoa geldituko zaizue baina herritar asko miserian hiltzen ari gara eta Udaletxea bizkarra ematen ari zaigu. MARIA NON ZAUDE?

  3. Maria, zelan igarketan dan izetez ez zarela herrikue. “Marbellada” bat hemen ez da ondo geraketan. Kutrada bat ein dozu eta barregarrixe izengo zan, ez bazenittuen 22.000 euro kutrada hontan itxiko. Bilddurra ematen dau pentsatzie krisixe parez-pare daukagun honetan holakuek itxeko kapazak zariela ikustiek.

    Ez zarie konturaketan ez dala zuen marketingerako garaixe?

  4. Batzuk konexio eskasakin egin behar dugu lan etxetik alkateari sudur puntan ipintzen zaiolako, ez duelako gure kalean fibrarik jarri nahi. Eta orain 22.000 euro gastatzen ditu panel horiek jartzen. Momentu honetan amorrua besterik ez dut sentitzen. Ez dut pentsatu nahi nire kaleko komertzio eta ostalariak nola egongo diren. Harrokeriarekin egindako jokaldia da hau, bestela egoera zein den ikusita eta beste mila behar daudela ikusita, ez dago aginduan dauen hauen logika ulertzerik. Eta sentsazio dut Arrasate/Mondragoren apologia sinplista asko bai, baina arrasatear eta mondragontarrak gutxi inporta zaiela.

  5. Zelako gauza zatarra jarri duten, ¿Nori okurritu zaio hori jartzea?
    batek esan duen bezela, “marbellada” bai horixe.

  6. Zelako ECO BULEVARDa!

    ECOLOGIKOA: Dena zuhaitzez beteta dagoelako
    BULEVARD: Letra horiekin orain DONOSTIA / SAN SEBASTIAN itxura duelako.

    Uribeko emakume honek prometiruten dauena eta errealitatiak ez dauko zerikusirik. Zelako txaskua.

    • Zuri gustatu zaizu eta niri ez. Errespetua denontzat. 22.000 euro ordaindu dira letra horiek jartzeagatik denon dirutik. Krisi garai hauetan zuretzat legitimoa izan daiteke horrelako gauza bat egitea, nire ustez ez. Non galdu zaio nori errespetua hemen?

      • Albistean jartzen du biribilgunearen kostu osoa 22000 eurokoa izan dela (letrak barne), ez letrek 22000 euro balio dutela, beraz irakurri ondo.

  7. Eta zenbat balio dituzte ba letrek? Herritarron diruarekin gardenak ez izatea, hori bai da errespetu falta, Lorea. Hemen debatea ez da polita ala zatarra diren hizkiak, hemen debatea da zenbat kostatu duen eta pertinentea ote den orain halakoak jartzen ibiltzea. Nire iritziz, horrelako gauzak egiten ibiltzea jendea Caritas eta Gurutze Gorrian janaria eskatzen dabilen honetan, errespetu falta handikoa da!

  8. @Lorea: Munduko errotonda batek ere ez ez du 22.000€ balio, askoz garestiagoa da.
    1.800.000€ hoietatik gehiena errotonda horretan joan da. 22.000€ horiek letrak eta beroiek egokitzeko gastatutakoa da. Ideiarik eduki gabe ez esan besteei ondo irakurtzeko. EAJ-ren palmero gehiago ez ditugu behar.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen