Alkatea eta lehen alkate ordearen dimisio ez onartuarekin amaitu zen aurreko urtea eta 1873ko lehen bileran, urtarrilaren 2an, bigarren alkate ordeak aurkeztu zuen bere kargu uztea. Gerra atejoka ari zen eta ez zuen arriskatu nahi. Aurreko kasuan bezala, ez zioten onartu beste udal kideek. Baina teorian udal funtziotan segitzen zuten arren, praktikan alkatea eta bi alkate ordeak desagertzen joan ziren udaletxetik. Horrek salaketa eragin zuen eta gobernadoreari helarazi zitzaion idazkia “… tanto el señor alcalde como los dos tenientes de alcalde, fingiendo estar enfermos, no ejercen sus funciones…”