Elikaduraz arituko da Tasio Erkizia ‘Karkabatik Herria’n bihar Irati Topalekuan

    0
    552

    Testua: Arrasateko Sortu.

    Hurrengo asteko asteazkenean ospatuko dugu “Karkabatik Herria” izeneko solasaldi zikloaren laugarren saioa, bihar, maiatzaren 18an. Saio honetan elikaduraren gaia izango dugu, gaiaren inguruko liburua argitaratu du Tasio Erkizia Almandozek. Bertan elikadura aurkezten du gako estrategiko gisa nazio eraikuntzarako, ekonomia, osasuna, kultura eta nazio izaera baldintzatzen dituen faktore gisa, eta alternatibak proposatzen ditu.


    Egun nagusi diren nekazaritza intentsiboa eta agroindustria hizpide hartu eta, alternatiba gisara, zirkuitu laburraren, ekonomia zirkularraren eta saltoki kolaboratiboen alde egiten du. Egunez egun bestelako gizarte eredu bat eraikitzeko bidean lanabes izan nahian, liburuxka honek Euskal Herrian martxan diren proiektuak ezagutzera eman eta plangintza-manifestu adostu baten beharra agertzen du, bai eta botere eraldatzaileen arteko sinergiak proposatu ere. Elikadura baita, akaso, multinazionalen morrontzetatik askatzeko eta euskaldun jendea eta herria saretzeko alor oinarrizkoena.


    Dagoeneko irakurgaia jaso nahi duenak Irati Topalekuan aurkituko du eta solasaldia maiatzaren 18an, arratsaldeko 19:00etan burutuko da.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen