Karetak 3D inpresorekin egiteko materiala Ibai-Artek ordainduko du

0
2700

Ospitaletan, egoitzetan,… koronabirusaren aurkako karetak behar dira. Arrasateko Aritz Eunice bere 3D inpresorarekin karetak egiten ari da. Ekimen honek behar duen materialaren kostua Ibai-Arte elkarteak hartuko du bere gain.

Argazkia eta bideoa: Aritz Eunice / Logotipoa: Ibai-Arte.

Erietxeetako, adinekoen egoitzetako,… langileek horrelako karetak behar dituzte. Objektu hauek egiteko ekimen herritar bat abian dago.

Arrasate inguruan Aritz Eunice adibidez boluntario lan honetan ari da, bere 3D inpresora baliatuz. Honezkero kareta batzuk egin ditu, sicnova webgunearen bitartez, ospitale, enpresa edota behar dituzten bestelako erakundeentzat.

Kareta batzuk eskatu dizkion enpresa batera bidaliko ditu, baina arazoa da “eskaera handia dagoela eta karetak egiteko material gutxi”.

Ekimen honek bere poltsikotik materiala erosi du, “baina ezin dugu hainbeste kareta egiteko materiala ezin dugu guk bakarrik ordaindu”. Horregatik, gazte honek herritarrei dei egin die Arrasate Opinan, herritarrek beharrezko materiala dohaintzan eman dezaten.

Ekimenak beharrezkoak zituen azezatoa eta goma kareten euskarriak egiteko, zehazki, “A4 tamainako azetatozko laminak eta goma metroan”.

JG Impresión Digital-ek ekimen honi ekarpen bat egin izan dio, eta Ibai-Arte elkarteak, Mondraberriren bitartez ekimenaren beharraren berri izan ostean, bere gain hartu ditu materialen kostuak:

Ekimenak azetatozko 20 metro eta 20 metro goma behar ditu, eta Ibai-Artek hitzeman dio azetatozko 100 metro eta 40 metro goma emango dizkiola.

Ekimenak PLA materiala behar du, eta ekimenak hori bere poltsikotik erosi beharko duen arren, Ibai-Artek ekimenari elkarteko dendetan erosteko bonoak oparituko dizkio. Zorionak Aritz, ekimena oro har eta Ibai-Arteko lagunak!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen