Karapaixoa egiteko tailerrean izena eman behar da. Artazubiaga, Errastiko eta Irrika Gluten Freek karapaixoa erosgai izango dute Seber Altuben.
Beheko testua: Udala / Argazkia: MB artxiboa.
Karapaixoa izango da Zapatuko Azokaren protagonista martxoaren 18an. Herriko zenbait baserritarren ohiko postuez gain, zenbait ekoizle eta ekoizlek karapaixoa salduko dute, modu ezberdinetan prestatua:
Artazubiaga, Errastiko edota Irrika Gluten Freek eskuz egindako karapaixoak, masa amarekin, legamia freskoarekin, irin ekologikoekin, glutenik gabe, begetarianoekin edo beganoekin egingo dituzte.
Enkarguak egin edo jaso ahal izango dira, eta harremanetarako bideak honako hauek dira:
- Artazubiaga: 639 651 340
- Errastiko: 646 820 857
- Irrika Gluten Free: 647 737 980
Karapaixoa egiten ikasteko tailerra ere antolatu da. 11:00etan hasiko da, azokan bertan. Norberak bere karapaixoa prestatuko du azokan, etxera eramango du labean sartzeko, eta amaieran dastatze bat egingo da.
Aldez aurretik izena eman behar da tailerrean parte hartzeko BAZ-en, 943 25 20 00 telefonora deituta edo www.izenemateak.arrasate.eus webgunean.
Azokako bezeroen artean 12 karapaixo eta bertako produktuen saski bat zozkatuko dira.
